Páginas

lunes, 9 de octubre de 2017

Ginger jeans 2

Orain dela bi urte nire lehengo bakeroak josi nituen, hauek, Closet Case Patterns-en Ginger jeans.  Lehenengoan asmatu nuen neurriarekin eta ez nien inolako doitzerik egin behar izan. Etengabe jantzi ditut eta nahiko ajatuta daude, gizajoak, beraz, bazen garaia berriak egiteko. Honi lotzen badiogu erabiltzen nituen besteak, erositakoak berauek, gerrialdean estu geratzen zitzaizkidala (zergatik ote?), ba argi zegoen beharrezkoak nituela.

Hace ahora un par de años cosí mis primeros vaqueros, estos, los Ginger jeans de Closet Case Patterns. Acerté con la talla a la primera y no tuve que hacerles ningún ajuste. Los he usado un montón y ya se ven bastante gastados, los pobres, así que llegó el momento de coserme otros. Si a esto unimos que los otros dos pares comprados que uso normalmente empezaban a quedarme estrechos de cintura (no sé por qué), pues está claro que tenía auténtica necesidad de coserlos.


Hauexek dira, aurretik eta atzetik, zuzenak eta tiro erdi-altukoak:

Aquí están por delante y por detrás, son rectos y con el tiro medio-alto:



Berri hauetan egin ditudan aldaketak luzapenak izan dira, hiru zentimetro gorputzean...

Lo único que he cambiado respecto a los otros es que los he alargado tres centímetros en el cuerpo...



Kremaileran ikusten da luzera aldaketa
En la cremallera se aprecia el cambio de largura

eta lau zentimetro hanketan:

y cuatro centímetros en las perneras: 




Barrualdean, sakeletan hainbat poltsatan forro gisa erabilitako oihala jarri dut eta lau koloretako erremate katea, aurrekoetan bezala:

En el interior, para los bolsillos he puesto una tela que ya he utilizado más veces como forro de bolso y he remallado con cuatro colores, como la vez anterior: 



Zalantzarik gabe, mailuaren momentua onena da prozesu osoan:

Sin duda, el mejor momento de todo el proceso es el del martillo:




Banoa!!!!!

¡¡¡Venga, a posar!!!


Hemen atzeko partea (ez) erakusten:

Aquí ando (no) enseñando la trasera:



Eta agur esatekoa, azkena...

Y allá va la despedida,...


Aurrekoan esan nizuen bezalaxe, bakero hauek edo nahi dituzuenak egitera animatzen zaituztet, nire ustez, daukaten zailtasun bakarra doitzea da eta horretarako sarrera hau dauka blogean diseinatzaileak eta Nirekin Josi hau, edozein bakero-patroi erabilita ere, balia ditzakezuena.
Eta listo, nik hirugarrenak moztuta dauzkat mahai gainean, behin martxa hartuta...!
Hurrengora arte!!!
Eskuzeginarekin lotzen dut.

Tal como comenté la otra vez, os animo a coseros estos vaqueros  o los que queráis, pienso que lo más difícil es el ajuste y para ello la diseñadora tiene en su blog tanto esta entrada como este Cose Conmigo, que pueden valer para coser cualquier patrón de vaquero.
Y punto, yo ya tengo cortados los terceros en la mesa, ya que he empezado...!
¡¡¡Hasta la próxima!!! 

martes, 26 de septiembre de 2017

KIMONO TEE FLAMÉ

Udarako oinarrizkoak jostekotan nenbilen eta burura etorri zitzaidan aspaldian gordeta nuen patroia, Maria Denmarken Kimono Tee kamisetarena, doakoa bera, xinplea eta erraza, gainera, argazkietan ikusten duzuen bezala:

Cuando este verano me rondaba por la cabeza coser básicos me acordé de este patrón de Maria Denmark, el de la camiseta Kimono Tee, gratuito, simple y facilón, como se aprecia en las fotos (bueno, lo de que es gratis no se nota, XD):


jueves, 7 de septiembre de 2017

McCall 7314 + RUMS


Kaixo!!, Abuztuko geldialdiaren ostean, hona nator uztailean jositako McCall 7314 soinekoa erakustera. Patroia Dácilek eskatu (eta ordaindu) zidan, izan ere, merkealdiak aprobetxatu zituen eskaera egiteko eta nik hau aukeratu nuen bularreko kopa hainbat neurritan datorrrelako.

¡Hola! Después del parón de agosto, os traigo el vestido McCall 7314 que cosí en julio. El patrón me lo pidió (y me lo pagó) Dácil, de hecho, aprovechando las rebajas de la marca me comentó que iba a hacer un pedido y le encargué este modelo, que trae el cuerpo en varias copas de pecho.

martes, 8 de agosto de 2017

COOL & CLASSIC

Amak prakak eskatzen badizkit, josi egiten dizkiot eta punto. Oraingoan piratak nahi zituen eta orain urte batzuk egin nizkion hauek pirateatu egin ditut.

Si mi madre me pide pantalones yo le coso pantalones, y a callar. Ahora quería unos piratas y aproveché el patrón de los que le hice aquí y los pirateé.



martes, 1 de agosto de 2017

HERA TOP

Kaixo!! Gaur Doctora Botones-en eskutik egindako NJn jositakoa erakutsiko dizuet, Wardrobe by meren Hera Top.

¡¡Hola!! Hoy os enseño la blusa que me cosí siguiendo el CC de Doctora Botones, la Hera Top de  Wardrobe by me.

martes, 18 de julio de 2017

MIMÍ MIX

Nire blusa berria aurkezten dizuet, Mimí Mix izena jarri diot ;-) Nola sortu zen? Ba, galdera batzuei erantzuna emanez, honela...

Os presento mi blusa nueva, se llama Mimí Mix ;-) ¿Que cómo surgió? Pues, contestando algunas preguntas, tal que así...


Eta Mimí patroia mozten badut?

¿Y si corto el patrón Mimí?

martes, 4 de julio de 2017

BIKINI - Reno top + Hipster panties

"Bikinia josi ekaina amaitu aurretik". Hori neukan idatzita agendan otsailetik eta bete egin dut. 

"Coser un bikini antes de que acabe junio". Eso puse en la agenda en febrero y lo he cumplido.


sábado, 24 de junio de 2017

MIMÍ bilduma - Recopilatorio MIMÍ

Blogaren 3. urteurrena eta 38 Mimí 
3 años de blog y 38 Mimís


Ez naiz aurkezpenetan galduko. Hori bai, Mimí bat josi, epean argitaratu eta hemen aurkitzen ez baduzu, lehengo eta behin, barkatu!! eta ahalik eta lasterren jakinarazi, mesedez, lehenbailehen konpondu ahal izateko.

No me voy a alargar en presentaciones. eso sí, si has cosido una Mimí, la has publicado y no estás aquí, en primer lugar te pido disculpas y en segundo lugar, házmelo saber para que pueda arreglarlo cuanto antes.

miércoles, 31 de mayo de 2017

3. eguna. Mahukak eta barrenak josi - Día 3. Cosemos mangas y bajo


Gogoratu:
- Gaur bakarrik edukiko duzue eskuragarri patroia.
- 1 cm-ko joste-tartea bertan dauka.

Eta hirugarren egunera iritsi gara, zer moduz zoazte??? Ea, ba!!

Herenegun moztu eta 1 cm-ko tarteaz plantxatu genituen laukizuzenak hartuko ditugu:


Alde txikienetik tolestuko ditugu erditik eta buruorratzez lotuko ditugu, ere eraren kontra:


Zentimetro batera josi eta argazkian azaltzen den bezala plantxatuko ditugu:



Orain, honela jarriko ditugu mahuken zuloen parean:


ondoren, zuloen ertzak sartuko ditugu mahuketatik eta buruorratzez lotuko ditugu parte biak, beti ere piketeak eta josturak koinzidiarazten:



Zentimetro batera josiko dugu eta honela geratuko zaigu. Atzo bistekin egin genuen bezalaxe, joste-tartea barrurantz, mahukarantz plantxatuko dugu:


Orain 1 cm-ra tolestuta dagoen mahukaren beste partea josturaren gainean  eta berau estaltzen kokatuko dugu. Buruorratzez eutsiko diogu:





Eta eratik josiko dugu, pieza biak elkartzen diren puntu edo "kanal" horretan:


honela geratuko da kanpotik:


eta barrutik:


plantxatuko dugu.


eta tolestu egingo dugu kanporantz:


puntada batzuk egin sorbaldan eta besapearen josturatik hurbil:


eta plantxatu berriro:


Barrenak josi
Beheko ertzean oihala 2 cm-ra tolestuko dugu:


Buruorratzak jarriko ditugu perimetro osoan eta plantxatuko dugu (gogoratu, plantxak buruorratzak zapaldu gabe!!)


Ondoren, berriro tolestuko dugu 2 cm-ko tarte hori, txikiagoa egiteko:


kanpoaldetik jarriko ditugu buruorratzak, jostean errazago kendu ahal izateko:



eta josi egingo dugu eratik, oraingoan gure oinak markatuko digu tartea:


Amaitzean  zer egingo dugu?? Horixe!! Plantxatu eta prest daukazue jazteko ;))

Eta bukatu da NJ hau! Zuen blusen bilduma ekainaren 24an argitaratuko dut, blog honek hiru urte betetzen duen egunean bertan, horretarako, 20ra arte bidali ahal dizkidazue zuen argazkiak edo linkak nik jakiteko non begiratu. Email txiki batekin nahikoa da, bloga edukiz gero, sarreraren esteka aipatu, eta blogik ez ba duzue, argazkiren bat bidali eta listo.


Ez ahaztu, Instagramen argitaratuz gero #mimititarea hashtag erabili eta ni, @nekanetitarea, aipa nazazue


Eskuz eginarekin lotzen dut.



------------




Recordad:
- Solo tendréis el patrón disponible hoy. 
- LLeva incluido 1 cm de margen de costura.

¡¡Y hemos llagado al tercer día!! ¿Qué tal vais? ¡Empezamos!


Cogemos los rectángulos que preparamos y doblamos a un centímetro anteayer: 


Los doblamos por la mitad por la parte más estrecha y unimos con alfileres cada uno derecho contra derecho: 


Cosemos a un centímetro y los planchamos como veis en la foto: 



Ahora "presentamos" así las mangas frente a los huecos correspondientes: 


introducimos los bordes de los agujeros dentro de las mangas y unimos ambas partes con alfileres, haciendo que coincidan siempre piquetes y costuras: 



Cosemos a un centímetro y nos quedará como en la foto. Y, tal como hicimos ayer con las vistas, planchamos el margen de costura hacia dentro, hacia las mangas: 


A continuación, colocaremos la otra parte de la manga, la que está doblada a 1 cm, encima de la costura, tapándola. Unimos con alfileres: 





y cosemos por el derecho, por el mismísimo punto de encuentro del cuerpo y la manga (vamos a llamarlo "canal"):  


por fuera queda así: 


y por dentro así:


Planchamos:


y hacemos un doblez hacia fuera: 


damos unas puntadas cerca de las costuras de hombro y axila:


y volvemos a planchar:


Cosemos el bajo
Doblamos el bajo de la tela a 2 cm:


Ponemos alfileres en todo el perímetro y planchamos con cuidado para no pasar por encima de estos: 


Una vez planchado, volvemos a doblar hacia dentro todo lo posible, así tendremos un bajo de 1 cm: 


pondremos alfileres por fuera, para poder ir quitándolos sin problema al coser:



y cosemos por el derecho, con el pie del prensatelas como guía para el margen de costura: 


¿Y qué haremos al terminar?¡¡Bingo!!  Planchamos y ya la tenemos preparada para estrenar ;))

¡Pues este CC se ha acabado! Publicaré vuestras blusas el 24 de junio, el mismo día en  que este blog cumple tres años, para ello, podéis enviarme  fotos de vuestras Mimí antes del 20 de junio. Con un pequeño mail será suficiente, adjuntáis fotos o link de vuestro blog y listo. 


Ya sabes, si publicas en Instagram, usa el hashtag #mimititarea y nómbrame, por favor, @nekanetitarea