Páginas

martes, 23 de enero de 2018

0. NJ AURKEZPENA ETA HAINBAT HAUTU - PRESENTACIÓN CC Y ALGUNAS OPCIONES

Durante este CC voy a repartir los textos en las dos lenguas de forma diferente, en bloques, para no marearos. Empiezo en euskera y repito con fotos incluidas en castellano.


Iritsi da gure urtebetetze eguna!!!! Zer esan nahi du honek? Ba, egun bat zaharragoak izateaz gain,  Maiderrek amaitu egin dituela bere egitekoak NJ honetan eta neureak hasten direla. Eta zer kontatuko dizuet nik gaur? Ba, hainbat gauza, ikusiko duzue. Lehengo eta behin, SARRERA OSOA IRAKURRI EZER EGIN AURRETIK!!! (hau egunero egin beharko duzue, ez pentsa...).

MOTIBAZIOA

Badakit zuetako batzuk motibatuta zaudetela berez eta, alkandora josteak (bakeroak josteak bezalaxe) joskintzaren beste maila batera eramaten gaituela jakinda, prest zaudetela uretara botatzeko.
Zalantzatientzat hiru arrazoi dakartzat:
- Gingerrak josi ondoren, konjunto osoa ez duzu, ba, josiko!!??
- Maiderrekin hain beldurgarria zen brageta josi duzu, lepoa eta mahukak jostera animatuko zara, ezta?
- Paparraren jarraipen naturala da alkandoraren Nirekin Josia ;-)


- eta abar.
Seguru nago alkandora josteko arrazoi asko daudela eta zuk zeureak izango dituzula. Animo, ba!

PATROIAREN AUKERA

Iragarri genuenean esan nizuenez, ez dut inongo patroirik gomendatuko. Bakeroekin ez bezala, alkandorak josteko milaka patroi daude, diseinatzaile independienteenak, aldizkarietakoak, norberak sortuak edo klonatuak,... eta ez zait iruditzen bat edo beste aholkatzea. Nik josteko  aukeratu dudana erakutsiko dizuet, orain dela urtebete osatu eta sarrera honetan argitaratu nuena:


La Maison Victor (2016ko iraila-urria) aldizkariko Elsa chemisier da.


Aipatutako lekuetatik beharrean zuen alkandora zahar batetik atera nahi baduzue patroia, aspaldian idatzi nuen sarrera hau irakur ezazue, nola egin daitekeen ikusteko.
Oinarrian, Nirekin Josi hau prozedurak ikasteko pentsatuta dago, ez alkandora hau edo bestea josteko, beraz zeuk ikusi ;)

OHARRA: nahiz eta nire patroiak alozik (pintzarik) eduki ez eta eskuturreko irekidura sinplea izan,  gorputzaren muntaiari dagokion sarreran azalduko dut haiek  nola egin eta mahukei dagokienean  irekidura konplexuaren pausuak zeintzuk diren.  



GOMENDIO OROKORRAK

Labur esanda: zerbait erraza, oinarrizkoa aukera ezazue. Eta berdin pentsatzen dut ehun motaz. Alkandora jostea izatez lantsua da, beraz, oihal zaila, likitsa edo labankorra aukeratzen badugu lana bikoiztu egingo dugu eta etsitzeko boleto asko izango ditugu. Era berean, ez dut ehun koadrodunik gomendatzen, koadroak lotzea lan erantsia delako eta desanimatzeko aukera ona.
Nik Coser Cosas-en double gauze hau aukeratu dut. Ukiera leuna du, oso atsegina da.


Honekin lotuta, proposatzen dizuedan beste zerbait hauxe da: proba ("toile") bat jostea lehendabizi. Kotoizko oihalean errazago josiko duzue eta aldaketak egin ahal izango dituzue, oihal "ona" alferrik galdu gabe. Nik Ikeako Bomull izenekoa erabiltzen dut horretarako, baina etxean daukazuen besteren bat erabil dezakezue.

Materialei dagokienez, kasu egin josiko duzuen patroiaren jarraibideei (zenbat metro, entretela, botoiak,...).


EGUTEGIA
  • urtarrilak 23: aurkezpena eta patroia (aukeratu eta moztu)
  • urtarrilak 26: oihala moztu eta entretelatu
  • urtarrilak 29: gorputza 
  • otsailak 2: mahukak
  • otsailak 5: lepoa
  • otsailak 9: eskumuturrak, botoiak eta barrenak
  • otsailak 28: zuen konjuntoak ikusiko ditugu

Ikusten duzuenez, NJren iragarkian patroia hurrengo egunean aterako genuela esan banuen ere, pentsatu dut  gehiegi zela patroia eta oihala  egun berean moztea; dena dela, lasai egon eta ez dadila inor agobiatu, patxada handiz ibiliko garelako eta dena egiteko nahikoa denbora izango dugulako.

LANERAAAAA!!!!
Ea ba... patroia aukeratu dugu, orain kalkatzeko (edo mozteko,,,) unea da. Aukerak ikus ditzagun:
  • Aldizkari batekoa da: kalkatu  eta joste-tartea gehitu, normalean 1  edo 1'5 cm-koa. Egunotan La Modistilla Valientek argitaratu duen sarrera hau irakurtzea biziki gomendatzen dizuet, neurriarekin asmatzeko amarrua da eta.
  • Zuek sortutakoa: norberaren gordetzeko ohituraren arabera, joste-tartea gehitu edo ez.
  • Erositako patroiaPDFa erosi baduzue, A4 formatoan  moztu-lotu lana egin edo (bai, beste aukera bat dago) Sentarse a coser-eko Mary Carmenek sarrera honetan azaldu zuen moduan egin. A0-n ere moztu edo kalkatzea dira aukerak. Paperean erosi baduzue, berdin jokatu. Hauetan guztietan joste-tartea erantsita etortzen da eta bertan ikusiko duzue zenbatekoa den.
 Gogoan izan, nonbaitetik kopiatuz gero, pikete eta marka guztiak pasa itzazue patroira



Eta patroian idatz ezazue beharrezko edo interesgarri suertatzen zaizuen guztia.


Eta ez ahaztu patroiak ere lisa daitezkeela XD



Eta ondo amaitzeko gure deskontu bonuak!!!!
Coser Cosas %10eko deskontua (30 euroko gastua eginez) Kolekzio honetan "Pareja Perfecta - Nekane y Maider" eta kodea Pareja Perfecta.
Telaria %10eko deskontua, liho eta chambray-etan CCNEKANE kodeaz.

Gaurkoz amaitu dugu. Zerbait ahaztu egin bazait, esaidazue, mesedez. Ostiralean itzuliko naiz oihala zuekin mozteko. Ez ahaztu, sareetan zuen aurrerakuntzak erakutsi hashtag hauekin: 
#nirekinjosibikoitza  #coseconmigodoble

Ondo ibili!!!
eskuzeginarekin lotzen dut
----------------------------------------------------



¡Ya ha llegado el día de nuestro cumpleaños! ¿Que qué quiere decir esto? Pues que, aparte de ser un día más viejas, Maider ha acabado su parte del CC y la mía comienza YA. ¿Y qué os voy a contar hoy? Un par de cosillas, ya veréis. Aunque lo primero es: ¡¡¡LEED TODA LA ENTRADA ANTES DE HACER NADA!!! (esto va a ser una recomendación diaria, no creáis). 

MOTIVACIÓN
Ya sé que algunas estáis motivadas de por sí y que, a sabiendas de que que coser una camisa (igualito que coser vaqueros) nos lleva a otro nivel costuril, os vais a tirar a la piscina sin miedo. Para las que tienen dudas traigo tres razones: 
-  Después de haberte cosido los Ginger, ¿¡no vas a animarte a hacerte el conjunto entero!?
- Te has cosido con Maider una bragueta, algo que, a priori, te asustaba, así que no le tendrás miedo a un cuello o unas mangas, no? 
- Este Cose Conmigo es la continuación natural de la Paparra ;-)


- etc.

Hay muchas razones para coser una camisa y seguro que tú ya tienes las tuyas ¡Ánimo, pues! 

ELECCIÓN DEL PATRÓN

Tal como comenté cuando anunciamos el CC, no voy a  proponer ningún patrón en especial. A diferencia de los vaqueros, hay montones de patrones para coser camisas, de revistas, diseñadores,  propios o clonados... y prefiero que seáis vosotras las que elijáis en lugar de aconsejaros yo. Este es el que yo he elegido, Chemisier Elsa de La Maison Victor (sept-oct 2016), que ya publiqué en esta entrada:



También podéis optar por sacar el patrón de alguna camisa vieja que tengáis, para ello podéis mirar esta entrada que escribí hace algún tiempo.
Básicamente, este Cose Conmigo está pensado para aprender procedimientos, no para coser esta o aquella camisa, así que... vosotras veréis ;) 

NOTA: aunque mi patrón no lleva pinzas y la abertura del puño es simple, explicaré en la entrada del montaje de cuerpo cómo coser las pinzas y en la correspondiente a las mangas cómo  realizar la abertura de manera más elaborada (la que viene en las camisas de hombre).

RECOMENDACIONES GENERALES

Brevemente: elegid un patrón fácil, básico. Y os recomiendo lo mismo para la tela. Coser una camisa es un trabajo laborioso de por sí, así que, si le añadimos una tela difícil, inquieta o resbalosa trabajaremos el doble y tendremos muchos boletos para tirar la toalla. Por la misma razón no recomiendo utilizar una tela de cuadros, porque lo suyo es casarlos y es un trabajo añadido que también puede ayudar a que nos desinflemos un poco. 
Mi elección ha sido esta, una double gauze de Coser Cosas. Tiene un tacto super suave y es muy agradable. 


Al hilo de lo dicho, otra de las recomendaciones es que cosáis una prueba ("toile") primero. Con una tela de algodón coseréis más fácilmente y podréis hacer modificaciones sin estropear la tela "buena". Para ello, yo suelo usar la Bomull de Ikea, pero podéis usar cualquiera que tengáis por casa.

En lo que respecta a los materiales, seguid las indicaciones del patrón (metros de tela, entretelas, botones,...). 


CALENDARIO

  • 23 de enero: presentación y patrón (elección y corte) 
  • 26 de enero: cortamos tela y entretelamos
  • 29 de enero: montamos el cuerpo 
  • 2 de febrero: mangas
  • 5 de febrero: cuello
  • 9 de febrero: puños, botones, bajos... 
  • 28 de febrero: ¡vamos a ver vuestros conjuntos!
En el anuncio del CC apunté que  sacaríamos el patrón el viernes, como paso previo al corte de la tela, pero me ha parecido que era demasiado para un solo día y por eso lo he adelantado, pero tranquilas, que nadie se agobie porque vamos a andar con tiempo y calma durante todo el CC y vamos a llegar a todo sin prisas. 

¡¡¡¡AL TAJO!!!!
Bueno, pues ya hemos elegido patrón y ahora nos toca calcar o cortar. Veamos las opciones: 

  • Es de una revista: calcamos y añadimos el margen de costura, por lo general de 1 o 1'5 cm. Hace poco La Modistilla valiente ha publicado una entrada muy conveniente sobre cómo acertar a la hora de elegir la talla en un patrón de revista. 
  • Lo habéis creado vosotras: según vuestra costumbre, lo habréis guardado con margen de costura o sin él. Si no lo tiene, lo añadís. 
  • Patrón comprado: si lo tenéis en PDF, en A4 os toca cortar y pegar o (sí, existe otra opción) hacerlo como Mary Carmen de Sentarse a coser nos contó en esta entrada. Si lo tienes en A0 las opciones son cortar o calcar. Lo mismo si habéis comprado el patrón en papel. En todos estos suele estar incluido el margen de costura, que varía entre 1 o 1'5 cm. 
Recordad, al copiarlo (o calcarlo) pasad todas las marcas y piquetes a vuestro patrón. 



Y escribid en el patrón todo lo que necesitéis u os parezca necesario. 


Y no olvidéis que los patrones también se pueden planchar XD




Y para terminar bien, ¡¡aquí está el recordatorio de los descuentos!! 
Coser Cosas 10 % de descuento  (a partir de 30 euros de compra) en la colección  "Pareja Perfecta - Nekane y Maider" con el código Pareja Perfecta.
Telaria  10 % de descuento en lino y chambray con el código CCNEKANE .

Hemos acabado por hoy, si hay algo que echéis en falta en la entrada, decídmelo, por favor. Vuelvo el viernes para cortar la tela con vosotras. Y no os olvidéis de enseñar vuestros progresos en las redes con estos hashtags:
#nirekinjosibikoitza  #coseconmigodoble

¡¡Que tengáis una buena semana!! 

7 comentarios:

  1. ¡Cumpleaños feliz, cumpleaños feliiiiiiiiz, te desean tus amigos de Parchís! Y yo, obvio, jajaja. En esta ocasión no puedo unirme (y ahora menos, que estoy abducida por la esnifada de pintura a la que me tiene sometida "J" desde hace tres días), pero seguiré con muchas ganas tu CC (siempre los sigo con ganas), que me vendrá estupendamente para cuando me ponga con mi camisa. Estoy más inflaa que un pavo real, de ver mi tutorial en tu CC. ¡Ains, que me emociono! ¡Gracias, gracias! Disfruta muchísimo de tu día, que te lo mereces. Un besazo, maestra camisera.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Gracias, Dácil!!!!! Espero que te hayas recuperado ya del colocón de pintura XD. Ya sabes, aquí tienes el CC para cuando te pongas con alguna camisa y quiero que sepas que me vino "al pelo" tu entrada sobre la elección de talla, tenía que enlazarla sí o sí!!! Muaks

      Eliminar
  2. Zorionak berriz ereee Nekane!
    Hasi gara!!! Eta patroia eta oihala, aukeratuta daukat jejeje 💪💪💪 Oso ondo hasi zara, ostiralean gehiago!
    Musu bat!!!

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Eskerrik asko. Maider!!!! martxan jarri naiz, ea zure mailara iristen naizen!!!

      Eliminar
  3. Tengo el patrón y la ilusión pero me faltan la tela y la destreza. ¡Qué nervios! Voy a tomar nota de todo como una alumna aplicada y a intentar coser la camisa a mi ritmo, sin presiones. Con tus explicaciones seguro que soy capaz. :-)
    Besotes.

    ResponderEliminar
  4. ¡Cumpleaños feliz aunque sea con un poco de retraso! Un besazo.

    ResponderEliminar
  5. Empiezo tarde y voy a leer todo de golpe , estoy en duda cuanto al margen , no sé si hacer la costura de camisa mismo o remallar 😰. Voy a ver como coses las mangas .

    ResponderEliminar