Páginas

martes, 18 de julio de 2017

MIMÍ MIX

Nire blusa berria aurkezten dizuet, Mimí Mix izena jarri diot ;-) Nola sortu zen? Ba, galdera batzuei erantzuna emanez, honela...

Os presento mi blusa nueva, se llama Mimí Mix ;-) ¿Que cómo surgió? Pues, contestando algunas preguntas, tal que así...


Eta Mimí patroia mozten badut?

¿Y si corto el patrón Mimí?


Ondo da, 9 edo 10 zentimetrorekin nahikoa.

Vale, con 9 o 10 centímetros es suficiente.


Eta patroitik abiatuta kamiseta bat sortzen badut?

¿Y si creo una camiseta partiendo del patrón?

Ez neukan beste paperik!! XD
¡¡No tenía otro papel!! XD


Eta kamiseta berri hori jatorrizko Mimíaren bista balitz bezala josten badut?

¿Y si coso esta camiseta nueva como si fuera la vista de la Mimí?


Eta jatorrizko mahukak mantentzen baditut?

¿Y si mantengo las mangas originales?


Ba hori, Mimí Mix daukagula... eta zuri, beste ideiaren bat bururatzen zaizu patroian oinarrituta? 

Pues eso, que tenemos la Mimí Mix... y a ti, ¿qué otras ideas se te ocurren sobre este patrón?


Hurrengora arte!!!

¡¡¡Hasta la próxima!!!


martes, 4 de julio de 2017

BIKINI - Reno top + Hipster panties

"Bikinia josi ekaina amaitu aurretik". Hori neukan idatzita agendan otsailetik eta bete egin dut. 

"Coser un bikini antes de que acabe junio". Eso puse en la agenda en febrero y lo he cumplido.


Kuleroekin probak egiten hasita nengoen aspalditik, baina ez neukan batere argi goiko partea nola egingo nuen, harik eta Seamworkeko Reno top aurkitu arte. Deskribapenean bete-betan asmatzen dute, ez dut inoiz suje erosoagorik jantzi. Beheko parterako bi proba egin nituen, bi argazki hauetako ezkerrean daudenak Evie la Luve-ren Maxine panties dira, aldatuak, nahikotxo, eta eskuinekoak Makebraren Hipster panties.

Ya había empezado a haber pruebas de bragas, pero no tenía nada claro cómo haría la parte de arriba, hasta que me encontré con el Reno top de Seamwork. Aciertan de pleno en la descripción, y es que nunca he tenido un suje de bikini tan cómodo. Para la parte de abajo hice dos pruebas, la de la izquierda son las Maxine panties, modificadas, bastante, y la de la derecha son las Hipster panties de Makebra.


Bigarren bikinia ere josi dut, hau askozaz ere alaiagoa.  Honetan Hipster kuleroa erabili dut, beste patroiak ez ninduen gehiegi konbentzitzen eta.

También me he cosido un segundo bikini,  mucho más alegre. En este he utilizado el modelo de braga Hipster, porque el otro no me ha convencido demasiado.


Oihal piloa gastatzen da hauetako bakoitza egiten, izan ere, leporako eta bizkarreko tirak luzeak eta zabalak dira eta asko jaten dute.

Se gasta un montón de tela en el top, de hecho. las tiras de cuello y espalda son largas y anchas y comen mucho tejido.


Topak bost zati ditu: kopa azpikoa, kopa osatzen duten alboko eta eskoteko zatiak, lepoko tira eta bizkarrekoa, korapilo banaz lotzen direnak. 

El top tiene cinco partes: la pieza bajo-copa, la parte lateral y del escote  que componen la copa,  las tiras de cuello y las de espalda, que se unen con lazada.



Eta orain jantzita... Askori entzun diodana esango dut: "nork esango zidan niri bikinian azalduko nintzela blogean!?" Ba hemen nago, hain nago pozik josi ditudan piezekin erakustea merezi duela pentsatzen dut. Gainera... 52 urte, 44 neurria, hiru haurdunaldi (4 kiloko umeekin, gainera), gorputza arin aldatzen,... bolumen hauek erreibindikatzeko momentua iritsi dela uste dut.

Y ahora puestos... Voy a decir algo que se lo he oído a muchas: "¿quién me iba a decir que saldría en bikini en el bog!?" Pues aquí estoy, porque estoy tan contenta con el resultado que pienso que merece la pena enseñarlo. Además, creo que ha llegado el momento de reivindicar estos volúmenes, 52 años, talla 44, tres embarazos (de bebés de 4 kg), un cuerpo que cambia tan rápido...


Balorazioa oso argi daukat:  inoiz jantzi dudan bikinirik erosoena da. Topak oso ondo biltzen du bularra eta tira zabalek erosotasuna ematen diote. Gainera, kuleroa norberak egiteak ere asko laguntzen du erosotasuna lortzen, nire kasuan elastikoak neure gustura jarri ditudanez, zirkulazioa ez didatelako moztu XD (beste inori gertatzen zaio?)

Tengo muy clara la valoración: es el bikini más cómodo que he tenido. El top recoge muy bien el pecho y las tiras anchas le dan comodidad. Además, también ayuda a conseguir esa comodidad el hacerse una misma la braga, y hablo sobre todo de los elásticos, que puedes regular para que no te corten la circulación XD (¿le ocurre a alguien más?)


Bueno, nahikoa da, ezta, Nekane?

Y ya está bien, no, Nekane?

Bai, bai, hotzitu egingo naiz eta...
Pues, sí, que me voy a enfriar...

Reno top (XL)
Hipster panties (L)
Oihalak / Telas: Telpes (de la quedada en Vigo, pronto hará un año)

Eskuzegina.com-ekin lotua. Hurrengora arte!!!

¡¡¡Hasta la próxima!!!