Páginas

martes, 30 de mayo de 2017

2. eguna. Aurrekoa eta atzekoa lotu, erremallatu eta bistak josi - Día 2. Unimos delantero y trasero, remallamos y cosemos vistas


Gogoratu:
- NJ honek irauten duen bitartean, maiatzaren 31ra arte, beraz, edukiko duzue eskuragarri patroia.
- 1 cm-ko joste-tartea bertan dauka.
- Entretela eta plantxaren artean zapi bat jarri

Azkenik josten hasiko gara!! Ez dugu denborarik galduko, goazen!!

Gorputza lotu
Lehenengo eta behin, aurrealdea eta atzealdea bata bestearen gainean jarriko ditugu, era eraren kontra:



Buruorratzak jartzen hasiko gara. Beti egingo dugu modu berean, lehenbizi muturretan, gero berauen erdian, ondoren, tarte bakoitzaren erdian,... nahikoa iruditzen zaigun arte. Lehengoa, eskotearen aldean dagoena,  ipintzeko, alde biek 1 cm-ra koinziditzen duten puntua bilatuko dugu, ez ditugu ertzari erreparatuz lotuko, beraz. Ea bi argazki hauetan ikusten den:



Hemen daukazue geroko prozedura: buruorratzak muturretan, gero erdian, gero tarteetako erdietan,...:



eta berdintsu jokatuko dugu sorbalda eta alboetan:



guztia amaitu arte:


Zentimetro batera josiko dugu:



Ez dudanez albainurik erabiltzen, buruorratzak kentzen joaten naiz gainetik pasatu aurretik:


eta kontuz!! ez itzazue mahukak itsutu!!!


Josi ditugun alde guztiak erremallatuko ditugu, edo sigi-saga pasatu makinaz edo eskuz egingo ditugu hariak ez askatzeko puntada batzuk:



Ondoren plantxatu egingo dugu gorputza, barrualdeko joste-tarteak aurreko alderantz jarririk. Honela geratuko da kanpotik:


Bide batez, bisten alboak eta beheko partea ere erremallatuko ditugu:



Bistak josi
Bistak buruorratzez lotuko ditugu, era eraren kontra:



1 cm-ra josi eta plantxatuko dugu geratu zaigun pieza bakarra:



Orain, honela aurkeztuko dugu bista. Bide batez, momentu egokia da atzealdekoan zuen etiketa jartzeko ;)


Gero, era eraren kontra, piketeak koinzidiaraziko ditugu (aurrealdeko bistakoa eta gorputzarena, eta atzeko aldekoak ere berdin). Gero sorbaldetako josturak eta bistarenak ere parez pare jarri eta buruorratzak kokatuko ditugu:








eta berriro ere zentimetro batera josiko dugu:


amaitzean honela geratuko zaigu, itxura arraroarekin ;)


ondoren, plantxatu egingo dugu joste-tartea gorantz, bistarantz eramaten:



eta bista eta joste-tartea hartzen dituen pespuntea josiko dugu lepoaren itzulinguru osoan, hasierako josturatik 3 mm-ra (gutxi gorabehera):



Orain bi modu daukazue oihala tenkatuta ez geratzeko, artaziekin honelako mozketa txikiak egin, pespuntera iritsi arte...:


edo soberan dagoen oihala moztu:


Ondoren, barrurantz sartuko dugu bista eta plantxatuko dugu:



Amaitzeko, bista eta sorbaldako jostura elkartzen diren puntuan puntada batzuk egingo ditugu, eskuz, beharbada, errazago egiteko...
Nire oihala nahiko esanekoa izan denez, ez dut behar izan, baina zuena ez bada ondo tolestuta geratzen, ageriko pespuntea egin dezakezue bere lekuan eusteko, zeuek erabaki.


eta.... listo! gaurkoa amaitu dugu!!! Biharko mahukak eta barrenak, erraz-erraza!!


Ez ahaztu, Instagramen argitaratuz gero #mimititarea hashtag erabili eta ni, @nekanetitarea, aipa nazazue, mesedez! Bihar arte!!!
Eskuz eginarekin lotzen dut.


------------------------------------




Recuerda:
- El patrón estará disponible mientras dure el CC, esto es, hasta el 31 de mayo. 
- Lleva incluido 1 cm de margen de costura.
- Pon siempre un paño entre la plancha y la entretela

¡¡Por fin empezamos a coser!! No vamos a perder ni un minuto, venga!!!

Unimos el cuerpo 
En primer lugar, colocaremos la delantera y la trasera enfrentadas, derecho con derecho: 




Empezaremos a poner alfileres. Siempre lo haremos del mismo modo, primero en los extremos, luego en el centro de ambos, y luego en el centro de cada espacio nuevo que creemos, hasta que nos parezcan suficientes. El primero, el más cercano al escote, lo pondremos en el punto en el que delantero y trasero se unen a 1 cm, por lo que los extremos no tienen que coincidir. A ver si con las dos fotos se ve:



Aquí tenéis lo que os decía: alfileres en los extremos, luego en medio, luego entre los espacios nuevos,...:



Y exactamente igual en los laterales:



hasta unir todas las zonas:


Cosemos a un centímetro:



Y, como no he hilvanado, voy quitando los alfileres poco a poco para no pasar por encima de ellos:


Tened cuidado, no dejéis las mangas ciegas !!!


Remallaremos todas las partes que hemos cosido, o pasaremos un zigzag con la máquina, o sobrehilaremos a mano,... 



Después plancharemos el cuerpo, de tal manera que en el interior los márgenes de costura queden hacia el delantero. Así se verá por fuera:


Ya que estamos con la remalladora, la pasaremos también por los laterales y la zona inferior de las vistas (o haremos zigzag, o sobrehilaremos,...): 



Unimos las vistas
Unimos las vistas una con otra con alfileres, enfrentando los derechos: 



cosemos a 1 cm y planchamos la pieza resultante:  



Ahora presentamos la vista como en la foto. De paso, es el momento oportuno para colocar vuestra etiqueta en la vista trasera ;)


Colocando la pieza alrededor del cuello, hacemos coincidir los piquetes delanteros y traseros de cuerpo y vistas, ponemos alfileres. A continuación, unimos las costuras de los hombros del cuerpo con las costuras de la vista y ponemos alfileres otra vez:








volvemos a coser a un centímetro: 


y nos quedará así, con una pinta un poco rara ;)


Ahora planchamos, llevando hacia arriba, hacia la vista, el margen de costura: 



Y haremos un pespunte en la vista que una esta y el margen de costura, a unos 3 mm de la costura de unión de cuerpo y vista, rodeando el cuello:  



Después, para que este margen interior no tense la zona del cuello, podemos hacer dos cosas, dar pequeños cortes verticales sin llegar al pespunte:  


o recortar el margen sobrante: 


metemos hacia dentro la vista y planchamos: 



Para terminar, haremos unas puntadas a mano para sujetar las vistas a las costuras de lo hombros.
Como mi tela ha sido bastante obediente, no me ha resultado necesario, pero si la de alguna de vosotras no se asienta bien después del planchado, podéis hacer un pespunte visto a 0'5 cm o así para que la vista quede bien sujeta. Vosotras decidís. 


¡¡Y listo!! Ya hemos terminado lo de hoy; mañana las mangas y el bajo, super fácil!!
¡¡Hasta mañana!!


Ya sabes, si publicas en Instagram, usa el hashtag #mimititarea y nómbrame, por favor, @nekanetitarea