Páginas

miércoles, 27 de julio de 2016

Blusa Prototipo

"Nekane, soineko hau birziklatzea interesatzen zaizu? XL da. Tira, zerbait egingo duzu berarekin, zuretzat." Horrela, Yolanda nire lankideak ekarritako jantzitik, abiatu nintzen hau egiteko:

"Nekane, ¿te interesa reciclar este vestido? Es XL. ¡Venga, para ti, que seguro que haces algo con él". Así, a partir se lo que me trajo mi compañera de trabajo Yolanda, cosí el vestido de la foto: 


Prozesuaren berri laburpen grafikoaren bitartez emango dizuet:

Podéis ver el proceso en este microrrelato gráfico: 


Baina hemen bi segundotan ikusten duzuena egiteko ia uztail osoa eman dut. Begira iezaiozue hirugarren argazkiari, bai, blusa gorria erakusten duenari... soinekoaren goiko parte hau egiteko orduak eta orduak hartu ditut, izan ere, nire patroia berregin behar izan dut, oraingoan Rosyren tutorialari jarraituz. eta nahi izan ditudan aldaketak pentsatu eta erabaki ondoren apurka-apurka egiten joan naiz. Hemen dituzue xehetasunak:

Pero para hacer lo que habéis visto en dos segundos me he pasado casi todo julio. Mirad la tercera foto, sí, la de la blusa roja... para hacer este cuerpo he pasado horas y horas, empezando por rehacer mi patrón básico, siguiendo en esta ocasión el tutorial de Rosy, y pensando y decidiendo las modificaciones que me apetecían; después, lo he cosido muuuuuy despacito. Aquí tenéis los detalles:


Eskotea zabaldu eta nire lehengo Peter Pan lepoa sortu eta josi diot. Ez nuen topatzen lotzeko modua baina senak esaten zidan biesaren bitartez izango zela... honela egitea erabaki nuenean tutorial pare bat aurkitu nuen :-).
Mahukarik gabekoa, hau ere biesaz errematatu dut:

He ampliado el escote y he creado y cosido mi primer cuello Peter Pan. No encontraba la manera de unirlo al cuerpo, pero intuía que era usando una tira de bies... en el momento que decidí hacerlo así di con un par tutoriales :-).
No lleva mangas y la sisa también está pulida con bies:


Pieza bien arteko nolabaiteko lotura ezartzeko, blusan botoi urdinak erabili ditut...

Para unir visualmente las dos piezas, he utilizado botones azules en la blusa...


...eta oihal gorriaz forratutako bi botoi jarri ditut poltsikoetan apaingarri:

...y he colocado dos botones forrados con la tela roja para decorar los bolsillos:


Azken asteetan oso gutxi josi dut (horregatik ere luzapena) baina blusa ganoraz josteko moduaz, zailtasunez, irtenbideez... askotxo pentsatu dut eta patxada handiz burutu dut proiektua, benetan ondo egin nahi nuen eta, Ikaragarrizko ariketa izan da niretzat eta oso harro nago horregatik. Orain blusaren patroia ondo gordeta daukat, gonarena noiz gaurkotuko zain.

Durante las últimas semanas he cosido muy poco (de ahí también la demora en el proyecto) pero he pensado mucho en la manera de coser la blusa, en las dificultades que iba encontrando, en las soluciones,... y me he tomado mi tiempo para acabarla, porque quería que estuviera perfecta (o casi). Ha sido un gran ejercicio para mí, del que me siento muy orgullosa. Ahora tengo bien guardado el patrón de esta blusa, a la espera de crear algún otro tipo de falda para ella.


Bularraldean zabaltzen ez zaidan lehengo blusa da
Es la primera blusa que no se me abre en el pecho


Hemen ez duzue inoiz jakingo oihalak zekartzan mezularia edo Pokemon bat ikusi nuen!!
Hurrengora arte!!!

¡Nunca sabréis si esta cara es porque vi un mensajero con telas o un Pokemon!!!
¡¡¡Hasta la próxima!!!

miércoles, 13 de julio de 2016

#Mr Comet for Mr Iñaki

Ahal dudan guztietan nire kamiseta-oihalarekiko harreman txarraren berri ematen dizuet, baina onartu behar dut sudadera-ehunarekin gauzak aldatu egiten direla apur bat eta, nire konfort-zonatik aldenduta egonik ere, ez nauela nire onetik ateratzen. Hemen daukazue Iñakiri josi diodana, Mr Comet bat:

Siempre que tengo ocasión hablo de mi mala relación con la tela de camiseta, pero tengo que confesar que con la tela de sudadera las cosas cambian un poquito y, aunque está lejos de mi zona de confort, no me disgusta trabajar con ella. Aquí tenéis la sudadera Mr Comet que he cosido para Iñaki:


Ez diot inolako pespunte apaingarririk ipini, Naiik hemen eman zituen azalpen argiak irakurrita ere, ez txanoa estutzeko lokarririk, ezta balizko lokarriak ateratzeko beharrezko zulorik ere. Egia esan, saiatu egin nintzen, baina burdineria piezak eta ni ez gara oso lagunak, izan ere, plastikozko kremailera jarri diot!!

No le cosido pespuntes decorativos, aunque me he leído las instrucciones que nos dio Naii aquí, ni cinta para la capucha, ni tampoco los agujeros para la cinta de la capucha. Esto último lo intenté, lo de los ojetes, pero fue un desastre... la ferralla y yo no hacemos buenas migas, de hecho, hasta la cremallera se la he puesto de plástico!!


Eskumuturrekoak eta txanoaren barruko forroa kamiseta oihala erabilita jarri ditut:

Los puños y el forro de la capucha van en tela de camiseta:




Marraduna poltsikoetan ere jarri dut, kontrastea egiteko:

He puesto un ribete de tela de rayas en los bolsillos para contrastar:


Eta Iñakiren azkena:

Venga, la última de Iñaki:

Beste kamararekin atera nuen argazkia eta laranja ikusten da :(
Foto sacada con otra cámara, la sudadera se ve naranja .(


Hurrengora arte!!!

¡¡¡Hasta la próxima!!!