Páginas

sábado, 30 de abril de 2016

"Coton mercerisé"

Zabaldu egiten naiz. Apurka-apuka. Unibertsoaren antzera. Orain urte batzuk sortutako gorputzeko patroiak historia dira dagoeneko. Berriak egin beharko dituzu, ezta, laztana? Nagikeria amaigabea. Eta bi koloreko alkandorarena probatzen badut? Tira! Mahuka laburra. Oihala? Badaukat: iaz Parisen erositako koadro gorri txikiduna, "coton mercerisé" deiturikoa. Zer da hori? Wikipedia. Ondo da.

Me expando. Poco a poco. Como el universo. Los patrones de cuerpo que tracé hace unos años ya son historia. ¿Tendrás que hacerte nuevos, no, bonita? Pereza infinita. ¿Y si pruebo aquél de la camisa bicolor? Venga. En manga corta. ¿Tela? Lo tengo: la de microcuadro rojo que compré en París el año pasado, de "coton mercerisé". ¿Qué será eso? Wikipedia. Ah, vale.





Orain betegarriaz eta nire Ginger jeans jantzita:

Ahora con relleno y con mis Ginger jeans puestos:






Mahukaren xehetasuna:

Detalle de la manga:


Eskulanen etxeko botoi zoragarriak eta oihala hurbiletik:

Preciosos botones de Eskulanen etxea y tela de cerca:


Eta nire lehengo komuneko selfie:

Y mi primer selfie de baño:


Hurrengora arte!!!

¡¡¡Hasta la próxima!!!

sábado, 23 de abril de 2016

Midi gona - Falda midi

Udako arropak prestatzen jarraitzen dut. Hauxe da gaurko gona:

Sigo preparando ropas para el verano. Esta es la falda de hoy:


Hemen daukazue, forroa armairuan ahaztuta neukan beste gona batetik birziklatu dut:

Aquí la tenéis, el forro es reciclado, de una falda que tenía olvidada en el armario:



Neure patroietatik abiatuta, sei zentimetroko kanesua egin diot (gerri arrunta balitz bezla geratu bazait ere), kremailera atzealdearen erdian jarri eta, atzean ere, hogei zentimetroko zirritua utzi dut:

Partiendo de mis patrones, he cosido un canesú de seis centímetros (aunque ha quedado como si fuera una cinturilla normal), en el centro trasero he cosido la cremallera y he dejado una apertura de veinte centímetros:



Asko erabiliko duzu, ezta, Nekane?

¿Vas a usarla mucho, no, Nekane?

Ziur baietz!!  ¡¡Seguro que sí!!
Udaberria!!   ¡¡Primavera!!!
Hurrengora arte!!!

¡¡¡Hasta la próxima!!!

sábado, 9 de abril de 2016

Alkandorak josteko tutorial bilduma - Recopilación de tutoriales para coser camisas

Aitari bere urtebetetzerako josi nion alkandora erakutsi behar nizuen gaurkoan, erdi osatuta neukan sarrera, baina konturatu naiz aurreko alkandorena bezalakoxea egiten ari nintzela eta hauxe pentsatu dut: "erakutsi beharrean, zergatik ez dituzu alkandorak josteko erabili eta erabiltzen dituzun tutorialak biltzen?" Hemen dituzue:

Hoy os iba a enseñar la camisa que le he cosido a mi padre por su cumpleaños, tenía la entrada medio hecha cuando me he dado cuenta de que era igualita a todas las de las camisas anteriores y he pensado: "en lugar de enseñarla ¿por qué no recopilas los tutoriales que usas y has usado para coserlas?" Dicho y hecho, aquí tenéis los enlaces:



1. Kanesua / canesú:
https://www.sewalongs.com/aster/sewing-the-aster-yoke
http://www.decosturasyotrascosas.com/2013/02/canesu-tutorial.html


2. Mahukaren irekidura / abertura mangas:
http://www.decosturasyotrascosas.com/2012/08/abertura-camisera-tutorial.html 
https://www.sewalongs.com/aster/sewing-and-setting-the-sleeves-aster-v2


3. Eskumuturrak / puños:
http://www.decosturasyotrascosas.com/2012/10/puno-camisero-tutorial.html
https://www.sewalongs.com/aster/sewing-and-setting-the-sleeves-aster-v2


4. Lepoa / cuello:
http://non-dago-titarea.blogspot.com.es/2015/11/paparra-cc-3-eguna-lepoa-josi-bideoa.html
http://non-dago-titarea.blogspot.com.es/2015/11/paparra-cc-4-eguna-lepoa-gorputzera.html
http://www.decosturasyotrascosas.com/2012/10/cuello-camisero-tutorial.html

5. Pintzak / pinzas
Pintzak josteko ehundaka tutorial dago sarean, baina hemen azaltzen  du pintzak nola josi forma leuna har dezaten.

Aunque hay muchos tutoriales en la red sobre cómo coser pinzas, aquí nos explican cómo darles una forma suave.

http://www.mariadenmark.com/2015/03/sewing-darts-the-right-way/

6. Poltsikoak / bolsillos
http://citystitching.com/?offset=1458817200000
http://lainglesita.blogspot.com.es/2013/06/tutorial-para-coser-un-bolsillo.html

................................................

Jakin badakit askoz gehiago daudela, baina hauek erabilita, edonor has daiteke alkandora bat josten, ez izan zalantzarik!! Ni hasi nintzenean, Sararen blogean aurkitu nuen behar nuen guztia, gainera, etengabe gehitzen ditu paregabeko tutorialak, Eskerrik asko, Sara!!
Amaitzeko, aitaren urtebetetzerako (87 urte) josi nuen alkandora erakutsiko dizuet:

Soy consciente de que hay muchísimos más, pero utilizando estos se puede empezar a coser una camisa, ¡no lo dudéis! Cuando me metí con las camisas, encontré todo lo necesario en el blog se Sara que, además, sigue añadiendo unos tutoriales espectaculares. ¡Muchas gracias, Sara!!
Para acabar, paso a enseñaros la camisa que cosí a mi padre para su cumple (87 años): 





Kontatuko didazue. Hurrengora arte!!!

Ya me contaréis. ¡¡¡Hasta la próxima!!!

sábado, 2 de abril de 2016

Udaberria! ¡Primavera!

Udaberrian gaude!! Arropa arinagoak josten hasiak zarete? Ni bai, kamisoi honek zabaltzen du nire sasoi berria!! Hemen eta hemen dituzue aurrekoak. Lehengoa nahiko txapuzeroa izan zen eta bigarrena ezin izan nuen jantzi, zeharka moztu ez nuenez, ez zitzaidalako sartzen..

¡¡Estamos en primavera!! ¿Habéis empezado a coser prendas ligeras? Yo sí, este camisón abre mi nueva temporada!! Tenéis aquí y aquí a sus antecesores. El primero fue un poco chapucero y el segundo ni lo estrené porque no estaba cortado al bies y no me entraba.


Oraingoan behar bezala moztu dut eta ganorazko biesa jarri diot, sarrera honetan kontatu nizuen moduan egina. Argazki segida honetan ikusten da prozesua.

Esta vez lo he cortado bien y le he puesto un bies como es debido, hecho de la manera que os mostré en esta entrada. En esta serie de fotos os muestro el proceso.






Gehien gustatzen zaidan jartzeko modua erabili dut, beti eratik josten:

He utilizado el modo de colocar bies que más me gusta, cosiendo siempre por el derecho:






Eskotearen aldean pintza txiki pare bat ere jarri diot, hobeto egokitzekotan eta apaintzeko pajarita txiki batzuk, bat aurreko aldearen erdian eta bi atzeko aldea eta tiranteen lotunean.

También he puesto un par de pinzas pequeñas en la zona del pecho, para que ajuste mejor, y unas pequeñas pajaritas de adorno, una en el centro delantero y dos en la unión del trasero y los tirantes.




Eta argazki gehiago...

Y más fotos...




Hurrengora arte!!!

¡¡¡Hasta la próxima!!!