Páginas

sábado, 27 de febrero de 2016

Phoebe dress

Colettek Phoebe Dress atera zuen orain dela hilabete batzuk. Prozesuaren berri eman aurretik erakutsi egingo dizuet:

Colette lanzó el Phoebe Dress hace unos meses. Antes de contaros el proceso os enseño el vestido:



Nire estilokoa zela ikustean, patroia PDFn erosi eta proba josi nuen, sorbaldan eta bizkarrean 12 neurria eta gerrira iristean 14 bihurtuta. Berau jantzi eta... horror!!! bularraraldea ezin itsusiago geratzen zitzaidan, antza, nire titiak estandarra baino beherago daude :-))) eta patroiak markatzen zuen perimetroa banuen ere era guztietako zimurrak egiten zituen.  Asko desanimatu nintzen hasieran baina gero pentsatu nuen: "-Nekane, arazoak konpontzen ausartzen ez den umemokoa zara, ala? -Ba, ez, ez naiz..."  Konponbidea soinekoaren nirekin josi honetan aurkitu nuen eta lanari ekin nion gehiago pentsatu gabe. Proban eta patroian mila moldaketa egin eta gero pieza hau lortu nuen:

Al ver  que era de mi estilo, compré el patrón en PDF y cosí una prueba, una talla 12 en los hombros y espalda , que se iba convirtiendo en 14 hacia la cintura. Me lo probé y ... horror!!! La zona del pecho no me podía quedar más fea, por lo visto, tengo las tetas más bajas de lo normal :-))) y, aunque tengo el mismo perímetro que marcaba el patrón, me hacía arrugas por todos los lados. Al principio me desanimé mucho pero me dije: "-Nekane, ¿acaso eres una niñata que no se atreve a arreglar los problemas? -Pues no, no lo soy...". Encontré la solución en el cose conmigo del vestido y empecé a currar sin pensarlo más. Después de hacer no sé cuántos ajustes, el resultado fue esta pieza:


Azkenik ondo geratzen zitzaidan!!! Gonaren proba josi eta ondo neukala ikusi nuen, goiko partera lotu gabe ere, beraz, oihal ona eta forroa moztu eta voilà soinekoa:

¡¡¡Por fin me quedaba bien!!! También hice la prueba de la falda y, aunque no la uní a la parte superior, vi que estaba perfecta, así que corté la tela buena y el forro y voilà, aquí está el vestido:



Aldaketa hauek egin ditut (bularrar handiarenaz, ingelesez FBA deiturikoaz, gain, IGn erakutsi nuena), ageriko kremailera jarri beharrean ikustezina jarri diot:

Cambios que he hecho (aparte del ajuste de pecho generoso, el FBA en inlés, que ya enseñé en IG), en lugar de cremallera vista se la he puesto invisible:


Eskuz jositakoaren xehetasuna - Detalle de la costura a mano

Jatorrizkoak ez daukan gonako forroa jarri diot, honela ez zaizkit pantyak itsasita geratuko eta, gainera, hobeto geratzen dela uste dut. Bide batez, forro berdea kontrastean aukeratu izana ikaragarri gustatzen zait.

He puesto forro en la falda también, que el original no tenía, así no se me pegan los pantys y, además, me parece que queda mucho mejor. De paso os digo que me encanta haber elegido este forro verde en contraste.





Oraingoan jntzita:

Ahora con él puesto:

Urre koloreko oihala nahi nuen, azkenean laranja, eskuineko neskarearen modukoa
Quería hacerlo en color oro viejo, al final naranja, como el de la chica de la derecha

Azpiko prenda beltzarekin gustoko badut ere, beste kolore batzuekin ere ez da txarto geratzen, ezta?

Aunque me encanta con una prenda negra por debajo, tampoco queda mal con otros tonos, no?



Eta hau izan da dena! Beno, ez, azkenengo argazkia utziko dizuet, Instagramen interesa piztu zuten zapatak apur bat hobeto ikusteko modukoa. Norberak nahi duen erara osa ditzake eta hilabetera egiten dizkizute. Hemen daukazue esteka.

¡Y esto ha sido todo! Bueno, no, os enseño la última foto, en la que se ven mejor los zapatos que suscitaron interés en Instagram. Cada uno los crea a su gusto y se los hacen en un mes. Aquí os dejo el enlace.


Hurrengora arte!!!

¡¡¡Hasta la próxima!!!

sábado, 13 de febrero de 2016

Azken(aurreko) alkandora - (Pen)última camisa

Hau da erakusteko falta nuen alkandora. Josi nuenetik "betegarriak" (alabak) alkandora bete eta argazkiak atera arte bi hilabete pasatu dira, baina tira! hemen daukazue:

Esta es la camisa que me quedaba por enseñar. Desde que la cosí hasta que "el relleno" (mi hija) se sacó las fotos han pasado dos meses, pero bueno, aquí está:


Bere aitite eta nebarentzako alkandoretan erabilitako patroi berbera da, beno, nire semearenean bi zentimetro gehiago ematen nien mahukak eta gorputzari, baina oraingoan tetrisa egin behar izan dut pieza guztiak atera ahal izateko, oihal zati txikiagoa nuelako.

Es el mismo patrón que usé en las camisas de su abuelo y su hermano, bueno, en esta, en la de mi hijo, alargué mangas y cuerpo un par de centímetros. Ahora he tenido que jugar un poco al tetris para que me salieran todas las piezas, ya que tenía menos tela que en las otras ocasiones.


Hemen lepoa, kanesu eta poltsikoaren xehetasunak:

Aquí detalles del cuello, canesú y bolsillo:






Eta orain betegarriaz:

Y ahora con relleno:





Azken hauek (bai, bai, mugikorraz egindakoak, gehiegizko argia dutenak...) aste honetan Sevillan ateratakoak dira, oporretara josan baikara elkarrekin. 
Eta orain aitari bere 87. urtebetetzerako josiko diodan alkandora prestatzera...
Hurrengora arte!!!

Estas últimas (sí, las que he sacado con el móvil, esas, las que tienen demasiada luz...) las he tomado esta semana en Sevilla donde hemos pasado las dos unos días de vacaciones.
Y ahora, a preparar la camisa que le coseré a mi padre para su 87º cumpleaños...
¡¡¡Hasta la próxima!!!