Páginas

sábado, 30 de enero de 2016

Testing... Retro Reticule

Berriro probatu dut Rochelle-ren patroi bat, oraingoan Retro Reticule boltsarena, hauxe:

Otra vez he vuelto a probar un patrón de Rochelle, el del bolso Retro Reticule, este:


 Honelakoa da bolumenik gabe, laua, euskarriak lotu gabe daudenen:

Así es sin volumen, plano, cuando soltamos las asas:



Barruan alde batetik bestera doan beste "poltsa txikia" dauka, barruko espazioa bitan banatzen duena:

Dentro hay otro "bolso pequeño" que va de lado a lado y que separa el interior en dos partes



Hemen beste argazki batzuk:

Más fotitos por aquí:

Euskarriaren xehetasuna - Detalle del asa

Motxiletarako kotoizko banda eta terziopelozko zinta josia
Banda mochilera de algodón con cinta de terciopelo cosida


Ez al zaizue iruditzen zeremonietan erabltzen diren clutch-en alternatiba ona? Niri bai...

¿No os parece una buena alternativa a los clutch que se utilizan en ceremonias? A mí sí...


Egileak patroia salgai jarri du dagoeneko, hemen. Poltsa gustatzen bazaizue eta zuetako baten batek interesa adieraziz gero Nirekin Josi bat antola nezake, zeuek esan ;)
Hurrengora arte!!!

La diseñadora ha puesto ya el patrón a la venta aquí. Si os gusta la bolsa y alguna de vosotras muestra interés podría organizar un Cose Conmigo, ya me diréis ;)
¡¡¡Hasta la próxima!!!

jueves, 21 de enero de 2016

Birrete POP

Aurreko sarrerako jertsea amaitzean artile hondarrekin txano hau egin dut  Ez da trikotatu dudan lehengoa, baina bai ponpona, nire bizitzako estrainekoa. 

He tejido este gorro con el sobrante de lana del jersey de la entrada anterior. No es el primero que hago, aunque sí el pompón, el primero de mi vida.


Handi-handia egin nuen berau, argazki honetan ikus deakezue:

Lo hice grandísimo, como podéis ver en esta foto:


eta txanoari lotzean gehiegi mugitzen zen, ez nengoen eroso, horregatik apur bat zapaldu eta oinarri zabalagoaz josi nuen:

y al unirlo al gorro se movía demasiado, no estaba cómoda, por eso lo aplasté un poco y lo cosí formando una base más ancha:


Eta honela geratzen zait jantzita:

Y así me queda puesto:





Eta orain, RUMSera!!. Hurrengora arte!!!

¡¡Y ahora, para RUMS!! ¡¡¡Hasta la próxima!!!

sábado, 16 de enero de 2016

AZTECA 7840

Hasieran ez nekien zer izenburu ipini sarrera honi, normala, Bilboko Tricotokin artilea erosi nuenean ere ez bainekien zer jertse mota egin behar nuen hain hari koloretsu eta zoragarriarekin. Baina proba egitean ikusi nuen protagonismo osoa artileak hartu behar zuela eta berau ondo ikusteko moduko jertse itxia, apaingarririk gabekoa, egin behar nuela.

En un principio no sabía qué título poner a esta entrada, y es que tampoco sabía qué tipo de jersey iba a tejerme cuando compré esta lana tan colorida y estupenda en Tricotoki, Bilbao. Hasta que hice la prueba y vi que todo el protagonismo debía llevárselo la lana, por lo que decidí hacer un jersey cerrado, sin adornos, para que se apreciara bien el colorido.


Izan ere, begira eazue nolako kolore nahasketa politak egiten dituen Katia etxeko Azteca 7840 honek:

Y ese que solo hay que mirar qué combinaciones de color tan bonitas hace esta Azteca 7840 de Katia:


Berau egiteko, bi izan ziren nire iturriak:
1. Klonatu nahi nuen erositako jertsea.
2. Lanas Stop 110 aldizkariko eredu honen lepoa.

Estas fueron mis dos fuentes para tejerlo:
1. Un jersey comprado que quería clonar.
2. El cuello de este modelo de la revista Lanas Stop 110.


 Bai, gizonezkoarena...  Sí, de hombre...

Jatorrizko jertsearen neurriak hartu nituen eta lanari ekin nion. Lepoaren ingurura hurbiltzean aldizkariaren aholkuei jarraitzeaz gain web honetako tutorialen bat ere kontsultatu nuen zalantzak argitzeko.
Hemen daukazue aurretik eta atzetik:

Tomé las medidas del jersey original y me puse a la faena. Al llegar al cuello, seguí las instrucciones de la revista y también usé alguno de los tutoriales de esta web para solucionar dudas.
Aquí lo tenéis por delante y por detrás:



eta hemen, neu barruan:

y aquí conmigo dentro:



Zer iruditzen zaizue?? 
Hurrengora arte!!!

¿Qué os ha parecido?
¡¡¡Hasta la próxima!!!





domingo, 3 de enero de 2016

Urte Berri on!! - ¡Feliz Año Nuevo!

2016ko lehengo sarrera honetan 2015eko azken proiektua azalduko dizuet: normalean argazkietan atera nahi ez duen nire seme "txikiarentzako" alkandora.

En esta primera entrada de 2016 os presento el último proyecto de 2015: una camisa para mi hijo "pequeño", el que nunca quiere salir en las fotos.


Hau alkandoren urtea izan da, aurrekoak  hemen, hemen, hemen eta hemen dituzue, gehi oraindik erakutsi ez dizuedan beste bat, azkenaurrekoa. Uste dut denboralditxo batez ez dudala gehiagorik josiko.

Este ha sido el año de las camisas, las anteriores las podéis ver aquí, aquí, aquí y aquí,  más otra que todavía no os he enseñado, la penúltima. Creo que en una temporadita no voy a coser ninguna más.



Hemen lepoa, poltsikoa eta eskumuturreko xehetasunak dituzue:

Aquí tenéis los detalles de cuello, bolsillo y puños:





Posatzeko bere hitza bete duen honetan, hainbat argazki atera dizkiot, aukera aprobetxatuz:

Ya que en esta ocasión ha cumplido su palabra de posar, he aprovechado y he sacado varias fotos:





Zer iruditu zaizue? Hurrengora arte!!!

¿Qué os ha parecido? ¡¡¡Hasta la próxima!!!