Páginas

sábado, 26 de diciembre de 2015

BILBAO 2016-1-4



Instagramen iragarrita dago iadanik!! Idoiak (@xakaidal) eta biok (@nekanetitarea) urtarrilean jostun-biltzea antolatzen ari gara, etorriko zara? Ea ba, animatu zaitez, ederto pasatuko dugu eta!!! Urtarrilaren 4a astelehena da (jai potoloenak pasatu ostean) eta egun osoan ibiliko gara Bilbotik bueltaka, beraz, goizez, edo arratsaldez, edo bazkaltzera soilik etorri ahal bazara, ez arduratu! edozein momentutan elkar baitzaitezke gurekin. Urrunetik bazatoz ere, ez dago arazorik, aurreko edota ondorengo gauak pasatzeko oheak prest ditugu eta ;))
Hemendik azalduko bazara, jostun gaztea, ez hain gaztea, eskarmentuduna, hasiberria, euskalduna, Alabamakoa,... izanik ere, eskuineko zutabeko helbide elektronikora mezutxoa bidali eta telefono zenbakia eman,  Whatsapp taldea osatu ahal izateko.
Zuen berrien zain geratzen naiz. Musuak!!!

¡¡Ya estaba anunciado en Instagram!! Idoia (@xakaidal) y yo (@nekanetitarea) estamos organizando una quedada de costureras, ¿vienes? Venga, anímate, que lo vamos a pasar estupendamente!! El 4 de enero es lunes (después de todo lo gordo de Navidad) y andaremos durante todo el día por Bilbao, así que si solo puedes venir por la mañana, o por la tarde, o a comer, no te preocupes ya que en cualquier momento podrás unirte al grupo. Si vienes de más lejos tampoco hay problema, hay camas disponibles para la víspera y/o día siguiente ;))
Si te apetece venir, seas costurera joven o no tan joven, experimentada, novata, vasca o de Alabama..., solo tienes que escribir un correo a la dirección de la columna derecha, poniendo tu teléfono, para poder crear un grupo de Whatsapp.
Espero vuestras noticias. ¡¡¡Besos!!!

domingo, 20 de diciembre de 2015

Burda prakak - Pantalones Burda

Orain dela urte bat, nire izeko bati neguko prakak josiko nizkiola esan nion, handik hilabetera modeloa aukeratu zuen, hilabete pasata, proba josi nion, handik hogeita hamar egunera proba jantzi zuen eta aldaketak markatu nituen, lau asteren buruan proba aldatuta eman nion jazteko eta bi hamabostalditara oneritzia eman zidan. Uda iritsia zen ordurako eta udazkenerako geratu ginen: oihala erosi, josi eta eman arte beste hiru hilabete pasatu ziren baina,,,, hemen daukazue denboran gehien luzatu zaidan proiektua eta, portzierto, egun batean josi nuena ;))

Hace un año le dije a mi tía que le cosería unos pantalones de invierno, después de un mes eligió el modelo, pasó otro mes para cuando le cosí la prueba, pasaron treinta días cuando se la probó y marqué los cambios. En cuatro semanas le di la prueba modificada para que se la probara otra vez y en un par de quincenas le dio el visto bueno. Había llegado ya el verano y quedamos para el otoño: para cuando compramos la tela, lo cosí y se lo di, habían pasado otros tres meses pero.... aquí los tenéis, el proyecto que más se me ha alargado en el tiempo y que, por cierto, cosí en un solo día ;))


Hauxe da patroia, 2011ko apirileko Burdakoa:

Este es el patrón, de la revista Burda de abril de 2011


Egin diodan aldaketa bakarra gerria ipintzea izan da, jatorrizkoan "reps zinta" delakoa (zer da hori?) erabiltzen dutelako. Hemen aurreko eta atzeko parteak:

La única modificación que le hecho ha sido poner una cinturilla en lugar de la "cinta de reps" (¿qué es eso?) recomendada. Aquí la delantera y la trasera:



Poltsikoak: 

Bolsillos:


Kremailera albo batean:

Cremallera lateral:


Eta beronen barrualdeko xehetasuna:

Y detalle del interior de la cremallera:


Hemen nire izekorekin:

Aquí con mi tía dentro:






Gustatu al zaizkizue? Berarentzat beste prakak josten ditudanerako patroiak prest edukiko ditut, urtebete itxaron gabe ;)
Hurrengora arte!!!

¿Os han gustado? Para cuando le cosa otros pantalones ya tendré el patrón a punto, sin tener que esperar un año ;)
¡¡¡Hasta la próxima!!!

sábado, 12 de diciembre de 2015

Naiiren Bando Poltsa eta Paparra zozketa - Bolso Bando de Naii y sorteo Paparra

Naiiren azken  Nirekin Josia jarraitu dut, Bando poltsarena, hain zuzen ere.

He seguido el último Cose Conmigo de Naii, el del bolso Bando:


Ematen dituen argibideekin oso erraza izan da. Etxean neuzkan ehunak erabili ditut, kanpokoak Ikeakoak eta forrorako Cal Joanen erositako loneta bat, koadroduna.

Con las instrucciones que da ha resultado muy fácil. He utilizado telas que tenía por casa, las exteriores son de Ikea y el forro es una loneta de cuadros de Cal Joan.


Kremailerak lotzeko zinta edo biesa zen Naiiren proposamena, nik bigarrena aukeratu nuen, poltsarako aukeratutako koloreengatik egokiagoa iruditzen zitzaidalako (eta gainera, etxean ditudan zintak ez zihoazkion batere ondo...).

La propuesta de Naii para unir las cremalleras era el uso de cinta o bies, que fue lo que yo elegí, porque me parecía más adecuada por los colores del bolso (aunque tampoco tenía ninguna cinta en casa que le fuera bien...)




Gasteizera joan da poltsa, oihalezkoak ikaragarri gustuko dituen lagun batenera eta, esan didanagatik, bete-betean asmatu dut opariarekin ;)) 
ESKERRIK ASKO, NAII!!

El bolso se ha ido a Vitoria, lo ha recibido una amiga a la que le encantan los bolsos de tela y, por lo que me ha dicho, he acertado de pleno ;))
¡¡¡MUCHAS GRACIAS, NAII!!!


Eta orain, bide batez, Paparra egin zenutenen artean egindako zozketaren berri emango dizuet. Hauxe da partaideen zerrenda. Ana, NJaren urrats guztiak bere blogean erakutsi zituena, izan ezik,  beste guztiek Instagramen erakutsi dute paparra (batzuek blogean ere bai), beraz, ikusi ahal izateko, IGn sartu, #paparratitarea sakatu eta ikusiko dituzue:

Y ahora, de paso, os doy el resultado del sorteo entre todas las que cosisteis una Paparra. Esta es la lista de participantes. Excepto la primera, Ana, que enseñó en su blog todos los pasos del CC, el resto han mostrado sus paparras en Instagram (algunas también en su blog), así es que, para poder verlas, entrad en IG, id a #paparratitarea y ahí las podréis ver:

2. @elracodelapeque
3. @entrelanasehilos
4. @kuka.bubu
5. @diariodenaii
6. @lamodistillavaliente
7. @esfera66
8. @5iran5
9. @carmenscarreno
10. @piensamientos
11. @patsky_dag
12. @rakecrafts
13. @pajaricopiticli
14. @ycosoretales
15. @xakaidal

Eta irabazlea @elracodelapeque izan da, ZORIONAK !!! Laster bidaliko dizut saria!! Eskuineko zutabeko Instagram botoia sakatu zozketaren grabazioa ikusteko ;)))
Hurrengora arte!!!

Y la ganadora ha sido @elracodelapeque, ¡¡ENHORABUENA!! ¡¡Pronto te enviaré el premio!!! Pinchad el botón de Instagram de la columna de la derecha y tenéis el vídeo del sorteo ;))
¡¡¡Hasta la próxima!!!