Páginas

domingo, 29 de noviembre de 2015

Robe Arum

Gaurkoan Deer and Doe-ren Arum soinekoa dakarkizuet, hauxe:

Hoy os enseño el vestido Arum de Deer and Doe, este:

Aujourd'hui je vous montre la robe Arum de chez Deer and Doe, voici:





Atzeko partea:

La trasera:

Le dos:




Oso patroi erraza da josteko eta emaitza oso soineko erosoa da, orohar, baina aukeratu dudan ehunak, egia esan, ez dit asko lagundu, neopreno crêpe hau ez baita batere esanekoa izan ;)) Josi ondoren gogotik plantxatuta ere, josturak ez ziren zabaltzen ezta lau geratzen ere. Hori dela eta, argazkietako pespunteak egin behar izan nituen egindako jostura guztietan:

Es un patrón fácil de coser y resulta un vestido muy cómodo, en general, aunque el tejido que elegí, un crêpe de neopreno, no me ayudó demasiado y es que no era muy sumiso ;)) Aunque lo planchaba a conciencia después de coser cada costura, estas no quedaban ni abiertas ni planas. Por ello, hice en todas ellas los pespuntes que veis en las fotos:

Le patron est très facile à coudre et la robe très confortable à porter, mais le tissu choisi (crêpe en néoprène)  n'a pas bien marché. C'était trop rigide et, même si j'ai repassé toutes les coutures, elles ne restaient pas plates. Finallement, j'ai décidé de surpiquer chaque couture, vous pouvez le voir dans les photos:



Ehun honek duen abantaila erremallatu behar ez izatea da:

Una de las ventajas de este tejido es que no hay que remallar:

Le côté positif du tissu? il ne faut pas utiliser la surjeteuse:



Gustatu al zaizue? Kotoizko oihala erabiliko dut hurrengoa josteko. Hemen jantzita berriro:

¿Os ha gustado? El próximo lo coseré en algodón. Seguro. Aquí otra vez puesto:

Est-ce que vous aimez la robe? Je vais coudre la suivante en coton. J'en suis sûre. Voilà encore:


Hurrengora arte!!!

¡¡¡Hasta la próxima!!!

À la prochaine!!!

martes, 17 de noviembre de 2015

Kontzertuetarako alkandora - Camisa para conciertos


Hau da aspaldian semeak kontserbatorioko emanaldi eta kontzertuetarako eskatu zidan alkandora beltza. Hemen azaltzen den patroi berbera erabili dut, zentimetro pare bat luzatuta, gorputzean eta mahuketan:

Esta es una camisa negra que mi hijo me pidió hace tiempo para las audiciones y conciertos del conservatorio. Utilicé el mismo patrón que aquí, alargándole el cuerpo y las mangas un par de centímetros:



Hamazazpi urte daukazunean zaila izaten da modeloarena egitea eta hasieran baiezkoa eman bazidan ere, momentua iritsi zenean.... "ba.... ez dakit..... orain?....... buf......" Badakizue. Baina errekurtsoak dituen emakumea naizenez, beste bat lortu dut: 

Cuando tienes diecisiete años suele ser difícil hacer de modelo y, aunque en un principio me dijo que sí, llegado el momento..... "pues..... no sé...... ¿ahora?.... buf......" Ya sabéis. Pero soy una mujer de recursos y me he agenciado otro:


Abuztuaren amaieran, ia alargun utzi ninduen "lapikoko maragatoa" jan ondoren eta handik aurrera gutxiago jango zuela erabakita, argaldu eta semearen arropak ondo geratzen zaizkio. Beraz, hau aprobetxatuz, hemen daukazue senarra xehetasunen modeloarena egiten:

A finales de agosto, después de que se comiera un "cocido maragato" que casi me deja viuda y decidiera comer menos, adelgazó y ahora le vale la ropa de su hijo. Así que, aprovechando la coyuntura, aquí tenéis a mi marido posando para que veáis la camisa con detalle:






Aurretiaz esan nizuen bezala, beste alkandora pare bat egin behar dut oraindik, urtea amaitu baino lehen, baina argi daukat, kontratua sinaraziko diedala jabeei: "ez duzu posatuko? ez dago alkandorarik", maitasunez, e? hori bai...;)  
Bitartean, Ferminen beste argazk batekin uzten zaituztet:

Como os dije anteriormente, todavía tengo pendientes otras dos camisas, que coseré antes de navidad, y para las que haré firmar un contrato a los propietarios: "¿no posas? no hay camisa", eso sí, con cariño, eh?...:) 
De mientras os dejo con otra foto de Fermín:



Hurrengora arte!!!

¡¡¡Hasta la próxima!!!




sábado, 7 de noviembre de 2015

Paparra CC 6. eguna: Agurra eta zozketa - Despedida y sorteo


Bukatu da, bukatu da.... bukatu da, akabo!!...  Instagrameko #ABCDlacosturan ederto pasatu ostean, nik neure subidoia eduki dut NJ honekin. Planetak lerrokatu ziren bideoak grabatzeko asmoa nuenean nire alaba etxean egon zedin. Eskerrak eman behar dizkizuet Nirekin Josi honek izan duen arrakastagatik. Irakaslea naiz, bokazioz eta lanbidez, eta ikaragarrizko plazerra sentitzen dut dakidan zerbait transmititzea lortzen dudan bakoitzean. ESKERRIK ASKO!!!
Goazen, orain, egindakoaren laburpena egitera:

Patroia nahi izanez gero, mezua bidali eta helaraziko dizuet.

Egutegia:

0 eguna, urriaren 26: patroia, egutegia eta materialak
1.eguna, azaroaren 2: oihala moztu eta entretela jarriko dugu
2. eguna, azaroaren 3: aurreko eta atzeko aldeak, bistak eta lokarriak josiko ditugu
3. eguna, azaroaren 4: lepoaldea josiko dugu (bideoa, uste dut)
4. eguna, azaroaren 5: lepoa eta gorputza lotuko ditugu (bideoa, espero dut)
5. eguna, azaroaren 6: botoizuloak egin eta botoiak josiko ditugu
6. eguna, azaroaren 7: urratsen bilduma

Eta sorpresatxo bat:
Paparra josi eta erakutsi didaten/duten guztien artean zozketa bat egingo dut:
- Alkandora bat egiteko oihala (kotoia + stretch)
- Nik jositako detailetxu bat
- (marigorringoa ez, sentitzen dut)

Beraz, abenduaren 11rako Paparra  josi duzuen guztiak sartzen zarete bertan. Zozketa abenduaren 12an  egin eta Santa Luzia egunean (abenduak 13) argitaratuko dut. 34 egun eta 34 gau daukazue Paparra josteko. Hain pozik nago non munduko edozein lekutara bidaliko dudan saria.



Nahi duzuen lekuan argitaratu baina, mesedez, esidazue, bestela beharbada, ez dut jakingo. Beraz, argitaratuz gero...
-...zuen blogean: emaila bidali, beharbada ez naiz jarraitzailea edo pasa lekidake
- ...Facebooken: esteka eta argazkia bidali, niik ikusi eta zuen esteka hori ipintzeko nire sarrera batean (ez daukat profilik bertan).
- ...Instagramen: #paparratitarea eta @nekanetitarea jarri eta listo.
- ...ez daukazue non argitaratu: neuri bidali argazkia, neu arduratuko naiz eta.

Eskerrik asko berriro eta hurrengora arte!!!


------------------------------------------------------------

¡¡Se acabó!! Después de lo divertido que fue el #ABCDlacostura en Instagram yo he tenido mi subidón personal con este CC. Los astros se alinearen para que estuviera mi hija en casa cuando tenía intención de grabar vídeos.
Os tengo que dar las gracias por el éxito que ha tenido este Cose Conmigo. Soy profesora. De profesión y vocación, y siento un gran placer cuando logro transmitir algo de lo que sé. ¡¡¡MUCHAS GRACIAS!!!
Vamos ahora con el resumen del CC:

- El patrón ya no está disponible aquí. Quien esté interesado solo tendrá que pedírmelo.


- Calendario:

Día 0: 26 de octubre: patrón, calendario y materiales1º dia, 2 de noviembre: cortamos la tela y entretelamos
2º día, 3 de noviembre: unimos delanteras, trasera, vistas y cintas
3º día, 4 de noviembre: cosemos el cuello (vídeo)
4º día, 5 de noviembre: unimos el cuello al cuerpo (vídeo)
5º día, 6 de noviembre: hacemos ojales y cosemos botones
6º día, 7 de noviembre: recopilatorio de los pasos

Y ahora una sorpresita: 
Entre todas quienes hayáis cosido y enseñado un Paparra haré un sorteo: 
- Tela suficiente para coser una camisa (algodón + stretch)
- Un detallito cosido por mí 
- (la mariquita no, lo siento)


Por lo tanto, entráis todas las que la hayáis cosido y enseñado para el día 11 de diciembre. Haré el sorteo el día 12 y publicaré el nombre de la ganadora el día de Santa Lucía, nuestra patrona, el 13 de diciembre.  Tenéis 34 días y 34 noches para animaros y coser una Paparra. Y estoy tan encantada que mandaré el premio a cualquier lugar del mundo ;))

Publicad donde queráis pero, por favor, decídmelo, porque si no igual no me entero.  Así que si publicáis...
- ...en vuestro blog: me mandáis un correo, por si no os sigo, o se me pasa
- ...en Facebook: me mandáis el enlace y una foto para que yo pueda verlo y os enlace en la entrada donde os nombre (yo no tengo perfil en Facebook)
- ...en Instagram: solo tenéis que poner #paparratitarea y @nekanetitarea 
- ... no tenéis dónde publicar: mandadme foto y yo me ocupo.

Muchas gracias otra vez y ¡¡¡Hasta la próxima!!!



viernes, 6 de noviembre de 2015

Paparra CC 5. eguna: botoiak, botoizuloak eta erremateak - Día 5: Botones, ojales y remates varios


Zer moduz orain arte?? Nekatuta? Animo, josteko azken eguna da eta. Atzokoarekin konparatuta hau osteratxoa izango da.... Ea ba, goazen botoien kokalekua markatzera. Hau patroia moztu genuen momentuan bertan egin genezakeen, baina nahita utzi  nuen amaierarako zuetako baten batek lekuz aldatu edo gutxiago ipini nahi izanez gero..... Argazkietan azaltzen den moduan markatuko ditugu botoien kokalekua:



Hau botoizuloak egiteko sistema mekanikoa duten lau lagunentzat azalduko dut. Izan ere, sistema automatikoa duten makina zoragarriez istoria sinestezinak entzun baititut.
Botoiaren diametroa neurtuko dugu


eta milimetro pare bat gehituko dugu


Luzera hau botoi bakoitzaren markaren gainean zabalduko dugu


Eta hau da botoizuloak egiteko prensatelas neurea...


Sistema batean zein bestean praktika egitea beti da gomendagarria. Hona hemen nire probak:


Listo, eginda!! Ikusten duzuen moduan, hariak luze uzten dira


Hariok beste aldera pasatuko ditugu eta errematatu egingo dugu.


Botoizuloak zabalduko ditugu, badaezpada, topea ipinita


Botoien lekua erabakitzeko, aurrealde biak ondo kokatuko ditugu



eta botoiak josiko ditugu


Ondoren, bistei eusteko puntada pare bat egingo dugu sorbaldetan


Alboetko tiren lotunea erabaki eta markatuko dugu


Alde bakoitzeko tira biak batera ipini eta markatu dugun puntuari lau zentimetro gehitu eta moztu.


Moztu egingo ditugu


Errematatu egingo ditugu remalladoraz, sigi-sagz, edo tolesdura txiki batez, eta nahi dugun itxigailua jarriko dugu


Honela geratuko da


BADAUKAGU GURE PAPARRA!!!! Ez da hainbesterako izan, ezta??


Gaur izan da Nirekin Josi honetan josi dugun azken eguna. Bihar laburpena eta agurra. Bihar arte!!!


------------------------------------------------------------



¿Qué tal hasta ahora? ¿Cansadas? Ánimo, que hoy acabamos de coser nuestra Paparra. Comparado con lo de ayer, lo de hoy va a ser un paseo... Bueno, pues vamos a marcar la posición de los botones. Este paso lo podíamos haber realizado el día que cortamos el patrón, pero lo dejé expresamente para el último día por si alguna quería cambiarlos de sitio, poner uno menos,... Marcaremos la posición como se ve en las fotos: 



Explico esto para los cuatro gatos que tenemos una máquina con sistema mecánico de coser ojales. Y es que he oído historias increíbles sobre máquinas legendarias que hacen los botones con sistema automático!!
Mediremos el diámetro del botón


y añadiremos un par de milímetros:


Repartiremos esta largura sobre las marcas de cada botón


Aquí os presento mi prensatelas de hacer ojales...


Tengáis el sistema que tengáis, hay que practicar antes. Aquí están mis pruebas:


¡¡Hecho!! Como veis, se suelen dejar los hilos largos


que pasaremos al otro lado para rematar


Abrimos los ojales, para lo que pondremos un tope


Colocaremos de forma precisa las delanteras para decidir dónde van los botones



Coseremos los botones


Y ahora sujetaremos las vistas a los hombros con un par de puntadas


Decidiremos y marcaremos el punto de unión de las tiras laterales


y después de juntar las tiras de cada lado, añadiremos cuatro centímetros a cada una


Cortamos


Rematamos en zigzag, con remalladora o con un pequeño dobladillo y colocamos el cierre que queramos


Así queda cerrado. Yo, por el momento,  le he dejado un poco de holgura, para ver como se comporta cuando lo lleve. Si es necesario, ya lo modificaré.


¡¡¡YA TENEMOS NUESTRA PAPARRA!!! No ha sido para tanto, no?


Bueno, y este ha sido el último día en el que hemos cosido en este CC. Mañana resumen y despedida. ¡¡¡Hasta mañana!!!