Páginas

lunes, 26 de octubre de 2015

PAPARRA CC 0 eguna - Día 0



Durante este CC voy a repartir los textos en las dos lenguas de forma diferente, en bloques, para no marear demasiado al personal. Empiezo en euskara y repito con fotos incluidas en castellano.

Beno, hemen gaude, 0 eguna iritsi da. Gaur egutegia zehaztu eta materialen berri emango dizuet.

- Patroia eskuragarri duzue hemen nahi izanez gero emailez eskatu Neurri bakarrekoa da, neurekoa, hain zuzen (44/XL). Horrela izan arren, ariketa moduan, hau egokia dela uste dut, gainera ez da zaila izango hurbileko bati ondo joatea, zeuentzat handiegia bada. Etxekoek ere jantzi dute eta, lepo desberdinak izan arren, denei ondo egokitu zaie. Dena dela, askoz lepo meheagoa izanez gero eta praktika baduzu, zuk zeuk atera dezakezu era honetako patroia nahi duzun beste alkandorarenetik. 


- Egutegia:

1.eguna, azaroaren 2: oihala moztu eta entretela jarriko dugu
2. eguna, azaroaren 3: aurreko eta atzeko aldeak, bistak eta lokarriak josiko ditugu
3. eguna, azaroaren 4: lepoaldea josiko dugu (bideoa, uste dut)
4. eguna, azaroaren 5: lepoa eta gorputza lotuko ditugu (bideoa, espero dut)
5. eguna, azaroaren 6: botoizuloak egin eta botoiak josiko ditugu
6. eguna, azaroaren 7: urratsen bilduma


- Materialak:

Oihala: 65 x 140 cm
Nire gomendioa kotoi sendoa erabiltzea da. Ez dugu ahaztu behar jertse baten azpian eramatekoa dela, beraz, ehun mehea erabitzea ez zaigu komeni, egongaitza izango litzatekeelako. Nik erabiliko dudan honetan, era eta iruntzia oso ondo bereizten dira eta hau oso lagungarria da josteko orduan, ehun lauarekin eskarmentu txikia izanez gero, gutxienez.
Neurri horiekin sobera edukiko dugu, piezaren bat berriz moztu behar izanez gero (hau gertatzen da eta...), estu ez ibiltzeko.

Entretela: 50 x 20 cm
Ehundu gabeko termoitsasgarria erabiltzen dut, Fiselina izena duela uste dut.


Haria: Tonuan edo kontrastean
Albainua: nahi izanez gero (nik ez dut erabiliko)
Artaziak: papererako, oihalerako (edo cutter zirkularra) eta harietarako
Markagailu bat
Desjostekoa (...)
Buruorratzak
4 botoi alkandorarako
Titarea
Orratza eskuz josteko

Besterik ez, gaurkoz, gaur zortzi hasiko gara josten. Ordura arte denbora edukiko duzue dena prestatzeko eta galderak egiteko edo zalantzak azaltzeko. Patroia lehenbailehen. Prest daukadanean hemen bertan jakinaraziko dizuet.
Astelehenera arte!!!

------------------------------------------------------------------------------


Bueno, ya estamos. Ha llegado el día 0. Hoy os hablaré del calendario y los materiales necesarios.


- El patrón está disponible aquí. Si lo queréis, enviadme un email y os lo pasaré. Es talla única, la mía (44/XL). Aún siendo así, creo que es adecuado para hacerlo como ejercicio y, además, siempre le irá bien a alguien cercano, si para vosotras fuera demasiado grande. En casa se lo han probado todos y, aunque hay variedad de cuellos, les ha ido bien. De todos modos, si tienes un cuello muchísimo más delgado y experiencia modificando patrones, puedes sacar tú misma tu propio patrón partiendo del de una camisa que te guste.  


- Calendario:

1º dia, 2 de noviembre: cortamos la tela y entretelamos
2º día, 3 de noviembre: unimos delanteras, trasera, vistas y cintas
3º día, 4 de noviembre: cosemos el cuello (vídeo)
4º día, 5 de noviembre: unimos el cuello al cuerpo (vídeo)
5º día, 6 de noviembre: hacemos ojales y cosemos botones
6º día, 7 de noviembre: recopilatorio de los pasos


- Materiales

Tejido: 65 x 140 cm 
Mi recomendación es utilizar un algodón con cuerpo. No debemos olvidar que esta prenda es para llevar bajo un jersey, por lo que no nos conviene usar un algodón demasiado fino, porque sería inestable. Por otro lado, en la tela que usaré yo se distinguen muy bien derecho y revés, algo de agradecer si no se tiene demasiada experiencia con tela plana. 
Con estas medidas tendremos de sobra, así andaremos holgados si tenemos que cortar otra vez alguna pieza (eso ocurre...). 

Entretela: 50 x 20 cm
Yo utilizaré la termoadhesiva no tejida, Creo que se llama Fiselina. 


Hilo: a tono o en contraste
Hilván:  opcional (yo no voy a usarlo) 
Tijeras: para papel, para tela (o cutter circular) y para hilos 
Marcador
Descosedor (...)
Alfileres
4 botones de camisa
Dedal
Aguja para coser a mano


Y nada más por hoy, en una semana empezamos a coser, hasta entonces tendréis tiempo de preparar el material, hacerme preguntas o plantear dudas. El patrón estará cuanto antes. Cuando esté, editaré para comunicároslo.
¡¡¡Hasta el lunes!!!

miércoles, 21 de octubre de 2015

Nirekin josi nahi duzu? - ¿Quieres coser conmigo?

Alkandorak josi eta erakusten dizkizuedanean, askok esaten didazue beste maila bateko kontuak direla, eta oraindik ez duzuela zeuen burua honetarako prestatuta ikusten. Egia esan, ez da zaila, baina kontu eta patxada handiz josi behar dira... Laster ehungarren sarrera argitartuko dudala aprobetxatuz (blogaren urtebetetzea ospatu ezean), "Paparra" deitu dudan hau zelan josi erakustea bururatu zait, izan ere, honen bitartez lekoa (alkandoraren zatirik konplexuena) josten eta jartzen ikasten da eta.
Lehendabizi, erakutsiko egingo dizuet aurretik eta atzetik:

Cada vez que coso y os enseño camisas, algunas me decís que eso es otro nivel, otra liga, y que todavía no os veis preparadas para coser una. A decir verdad, no es difícil, pero hay que coserlas con mucho cuidado y tranquilidad... Como pronto voy a publicar mi entrada número cien (a falta de haber celebrado el primer año del blog) se me ha ocurrido enseñaros cómo coser esta prenda a la que he llamado "Paparra" ("pechera, zona del pecho" en euskara). Con ella, veremos cómo coser y poner un cuello que, en mi opinión, es la parte más compleja de la confección de la camisa.
En primer lugar, os enseño la prenda por delante y por detrás:






"Eta zertarako egin nahi dut nik "hori"? " galdetuko diozue zeuen buruari, ba....
1. Ariketa moduan praktikatzeko (ez dago jakiten¡rik noiz eskatuko diguten alkandora bat josteko...)
2, Jertse bati lotzeko (apur bat moldatua)
3. Jertsearen azpian eramateko, argazkietan bezala:

¿Y para qué quiero yo coser "eso"? os preguntaréis, pues...
1. Para practicar como si fuera un ejercicio de costura (nunca se sabe cuándo nos pedirá alguien  que le cosamos una camisa...)
2. Para unirlo a un jersey (cambiando alguna cosilla)
3. Para llevarlo debajo de un jersey, como en las fotos:






Zer iruditzen zaizue? Paparra josten animatuko zara? Urriaren 26a 0 eguna izango da, bertan patroia prest egongo da deskargatzeko eta materialen berri emango dut, azaroaren 2tik 6ra pausuz pausu josiko dugu eta 7an sarreren bilduma egingo dut. Ez duzu inon apuntatu beharrik, baina egiteko asmoa baduzu komentarioetan esan, honela jakingo dut ez nabilela bakarrik ;))

¿Qué os parece? ¿Os vais a animar a coser una "Paparra"? El día 26 de octubre será el día 0, en el que estará disponible el patrón y la lista de materiales, del 2 al 6 de noviembre coseremos paso a paso y el día 7 haré el resumen. No os tenéis que apuntar en ningún lado pero, si lo vais a seguir, decídmelo en los comentarios, para saber si estaré sola o no ;))


Astelehenera arte!!! Ikusiko duzue zein erraza den...

¡¡¡Hasta el lunes!!! Ya veréis qué fácil es...

martes, 6 de octubre de 2015

Ginger jeans

Bakeroak josi ditut! Bakeroak josi ditut! Closet Case Files etxeko Ginger Jeans, hauexek:

¡He cosido vaqueros! ¡He cosido vaqueros! Los Ginger Jeans de Closet Case Files, estos:


Abisatzen dut: testu gutxiko sarrera izango da, argazkiak berez oso adierazgarriak direlako. Hemen aurreko aldea:

Aviso: esta va a ser una entrada con poco texto, ya que las fotos son lo suficientemente explícitas. Aquí la delantera:



Bragetaren xehetasuna. Egia esan, patroiari ia begiratu gabe, "Nirekin Josiari" egin diot kasu eta, oso ondo azalduta dagoenez, berau ipintzea erraz-erraza izan da.

Detalle de la bragueta. Sinceramente, no he seguido el patrón, sino el Cose Conmigo y, como está tan bien explicado, colocarla ha sido facilísimo.


Alboetan egiten den errefortzuko jostura eta errematxeak. Barrenak:

Costura lateral de refuerzo y remaches. Bajos:





Zaila izango zelakoan, artega ekin nion trabillak jartzeari, baina erraza suertatu zitzaidan. Nire josteko makina (bakeroetarako orratza erabilita, jakina!) "todoterrenoa" da eta.

Pensando que sería difícil poner las trabillas, las afronté un poco nerviosilla, pero me resultó fácil. Mi máquina de coser es una todo-terreno (utilizando aguja de vaqueros, claro!).


Hau da praka hauetako nire kuttuna, poltsikoetako oihal loreduna, ikaragarri gustatzen zait!!

Y ahora lo que más me gusta de estos pantalones, la tela floreada de los bolsillos, ¡¡me encanta!!


Barrutik dena erremallatuta, jostura berezirik egin gabe:

Por dentro todo remallado, sin hacer ninguna costura especial:


Hauek dira erabili ditudan hariak, ezkerrekoa pespunteak egiteko torzal delakoa, eta eskuinean erremallatzeko erabili ditudan beste hirurak:

Estos son los hilos que he utilizado, a la izquierda el torzal para los pespuntes vistos, y a la derecha los otros tres que he usado para remallar: 


Orain, ni barruan nagoela. Aurreko aldea, atzekoa eta albokoa:

Ahora conmigo dentro. Delantera, trasera y lateral:




 Hemen gaizto-plantekin:

Aquí con postura de malota:


Oihala / Tela: Vaquero elástico de Cal Joan

Oso patroi gomendagarria iruditzen zait eta, argazkietan ikusi dudanagatik, tripa, ipurdi eta hanka mota guztietara molda daitekeena. 0 - 20 neurriak ditu. Nik 44 talla daukat eta 12 neurrikoa egin dut. Beraz, jostera animatu zaitezte!!!
Hurrengora arte!!

Me parece un patrón muy recomendable y, por lo que he visto en fotos, adaptable a todo tipo de tripas, culos y piernas. Viene en tallas 0 -20. Yo uso una 44 y he cosido la 12. Así que...animaos a coserlo!!
¡¡¡Hasta la próxima!!!

jueves, 1 de octubre de 2015

3 x 1

Gaur hiru gauza aurkeztuko dizkizuet: udan egin nituen izpilikua gordetzeko poltsak, horretarako erabili nuen oihala eta apaintzeko egin nuen zigilua. Hauek dira poltsatxoak, beteta:

Hoy os presento tres cosas: las bolsas que hice en verano para guardar la lavanda, la tela que  utilicé para hacerlas y el sello que carvé para estamparlas. Aquí tenéis las bolsas:


Hauek egiteko oihal berezi bat erabili nuen, hau da, ez da horretarako propio erositako bat, ez, pieza berriak jostera noanean muselina egiteko erabiltzen dudan berebera da, Ikean erosten dudan kotoi hau:

Para hacerlas utilicé una tela especial, no una comprada expresamente para ello, no, sino la misma que uso habitualmente para hacer las pruebas de las prendas nuevas que coso, este algodón de Ikea:


Probak egin ostean eta muselina egokituta, behar beste aldiz berrerabiltzen dut, eziznezkoa izan arte. Une horretan baztertu egiten dut. Uda honetan izpiliku poltsak egitea pentsatu nuenean oihal egokia zela iruditu zitzaidan eta gordeta neuzkan muselina zaharrak eta oihal zatiak aprobetxatu nituen berauek egiteko.

Una vez hecha la prueba y modificada la muselina, la reutilizo todas las veces que pueda hasta que ya resulta imposible darle más uso, entonces la aparto. Cuando este verano pensé en hacer las bolsitas, me pareció que esta era la tela adecuada y aproveché las pruebas viejas y todos los retales guardados para coserlas.

Hau Ninot jakaren proba da, noizbait josiko dut... Dácilekin
Esta es la prueba de la Ninot, algún día la coseré... con Dácil

Laukizuzenetan moztu nuen eta neuk sortutato zigiluaz L letra jarri nion pieza kopuruaren erdiari:

Corté las telas en rectángulos y estampé la letra L  a la mitad de las piezas, con un sello carvado por mí:




Goiko parteak erremallatu nituen:

Remallé todas las partes superiores:


Iruntzietatik josi eta beheko izkinak apur bat ebaki nituen:

Las cosí por el revés y recorté las esquinas inferiores:


Buelta eman et lore zimelez bete nituen:

Les di la vuelta y las rellené con flores secas:


Goma polita ipini nien  eta arroparen artean jartzeko prest geratu ziren:

Les puse una goma chula y quedaron peparadas para meter en el cajón de la ropa:


Eta honez gero, RUMSekin lotuko dut. Hurrengora arte!!!

Y con esto, me voy a RUMSear. ¡¡¡Hasta la próxima!!!