Páginas

sábado, 31 de enero de 2015

Zozketaren emaitza - Resultado del sorteo

Kaixo guztioi!! Bai, zozketaren eguna iritsi da baina, lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuet utzi dituzuen komentarioengatik eta, orohar, sarrerak jaso duen harrera zoragarriagatik: ESKERRIK ASKO!!!
Argitaratu nuenean beldur bakarra nuen: zuen erantzunak estandarrak izatea, edonorentzat balioko zituztenak, baina ez da horrela gertatu; denbora eman diozue idatzitako komentarioari eta guztiak oso zintzoak, batzuk bihotz-bihotzekoak iruditu zaizkit.

Hola a tod@s!! Sí, ha llegado el día del sorteo pero, antes de nada, quiero daros las gracias por vuestros comentarios y por la estupenda acogida que ha tenido la entrada. ¡¡MUCHAS GRACIAS!!
Cuando la publiqué solo me daba miedo una cosa, que vuestras respuestas fueran estándar, que valieran para cualquiera, pero no ha sido así; habéis dedicado tiempo a cada comentario que habéis escrito y todas me han parecido muy sinceras, algunas, incluso, entrañables.

Beno, zozketa... nire asmoa random.org erabiltzea zen, baina gaurkoan lagunak etorri zaizkit etxera eta euren umeak erabiltzea eta "analogikoa" egitea askoz ideia hobea iruditu zait. Beraz, etxeko bingoaren bolak hartu (hamalau),

Bueno, el sorteo... mi intención era utilizar random.org para hacerlo pero, aprovechando que venían amigos a comer, me ha parecido una idea mucho más bonita hacerlo "analógico" y utilizar algún niño para ello. Así es que he cogido bolas del bingo de casa (catorce),


poltsa batean sartu ditugu...

las hemos metido en una bolsa...



...eta ume batek, Iñigok, atera du irabazlearena:

...y un niño, Iñigo, ha sacado la de la ganadora:


IRANTZU Nire ganbara blogekoa!!! ZORIONAK!!!

Eta kito! sarreran beste hausnarketa pare bat sartzeko asmoa neukan baina, martxa honetan ez dut gaur publikatzen... beraz, hurrengo batean idatziko ditut.
Musuak eta hurrengora arte!! Eskerrik asko berriro!

IRANTZU del blog Nire ganbara!!! ENHORABUENA!!!
Y punto final! tenía intención de meter un par de reflexiones en la entrada, pero a este paso no la publico hoy... o sea que las guardo para la siguiente.
Besos y hasta la próxima!! Muchas gracias otra vez!

viernes, 23 de enero de 2015

Urtebetetzea, hausnarketa eta zerbait gehiago - Cumpleaños, reflexión y algo más

Gaur nire urtebetetzea da, 50 urte, ez da gutxi!! Kontuan  hartuta hogeita hamar urterekin pasatu nuela berrogeien krisia, dagoeneko ez daukat krisi gehiagorik pasatzeko asmorik eta poztasunez eusten diot adin berriari.
Argazki gutxiko sarrera izango da hau, izan ere, buruan darabilkidan zerbaitez arituko bainaz. Bloga sortu nuenetik (orain zazpi hilabete) gorabeherak sentitu baititut bai josteko orduan, bai blogarekin berarekin.

Hoy es mi cumple, 50 años, ¡ahí es nada! Teniendo en cuenta que pasé la crisis de los cuarenta a los treinta, no tengo intención de pasar ninguna más y afronto mi nueva edad con alegría.
Va a ser esta una entrada con pocas fotos, porque va a tratar de algo que me ronda por la cabeza. Y es que desde que creé el blog (hace ahora siete meses) he tenido muchos altibajos tanto a la hora de coser como con el blog mismo.


Josteari dagokionez, eta argi edukita familiarentzat josiko dudala behar beste aldiz, neuretzat zer, zenbat, nolakoa,.... josiko dudan pentsatu dut maiz. Honen harira, argi apur bat ikusten hasi nintzen Sew mama sew blogean sarrera hau irakurtzean. Honekin neure buruari galdera batzuk lehenbizi egin nizkion baina El hilo en el alambre blogean Luisaren sarrera hau irakurri nuenean (irakurri zuek ere, arren) inoiz baino argiago ikusi nuen; berak oso ondo azaltzen du eta ez dut hemen errepikatuko.  Kontua "arrazionalizatzea" eta "optimizatzea" da. Askotan ikusi dut neure burua gauza "politak" josten benetan nire estilokoak diren, ondo datorkidan forma duten edo oihal egokienean josten ditudan gehiegi pentsatu gabe eta gero gertatzen dena gertatzen da, armairuan geratzen direla, jantzi gabe. Hau guztia dela eta, Wardrobe Architect proiektuari atxikitzea erabaki dut eta urtean zehar honen inguruan hausnartu, erabaki eta josi egingo dut. Sekula ez naiz izan oldarkorra arropak erostean, zergatik izango naiz josteko orduan?

En lo que se refiere a coser, y teniendo claro que coseré para la familia siempre que sea necesario, he pensado muchas veces qué, cuánto y cómo coser para mí. Empecé a ver un poco de luz al leer esta entrada en el blog Sew mama sew. Con ella empecé a plantearme algunas preguntas, pero ya cuando leí este otro post de Luisa del blog El hilo en el alambre (leedlo, por favor) lo vi más claro que nunca; ella lo explica de maravilla y no voy a repetirlo aquí. Se trata, básicamente, de "racionalizar" y "optimizar". En muchas ocasiones me he encontrado cosiendo cosas "bonitas" sin haber pensado demasiado si son de mi estilo, si tienen una forma que me favorece o si las estoy cosiendo con la tela adecuada, y luego ocurre lo que ocurre, que se quedan en el armario, sin usar.
Por todo esto he decidido unirme al proyecto Wardrobe Architect, y durante este año reflexionar sobre ello, decidir y coser en consecuencia. Nunca he sido una compradora compulsiva de ropa, ¿por qué iba a serlo a la hora de coser?


Blogari dagokionez, alde batetik berak menderatzen ninduela sentitu dut askotan, gose handiko tresna baita eta hainbatetan epeak berak markatzen zizkidala sentitzen nuen, estres apur bat sortuz. Baina pixka bat gelditu, "nahikoa" esan dut eta, antza, baretu egin da zomorroa. Beste alde batetik, denborarekin ikusi dut zer nahi nuen eta zer ez, nork irakatsi eta inspiratzen ninduen eta nork ez eta nire gogokoen artean garbiketatxoa egitea erabaki dut eta blog berriak gehitu ditut. Honi erantsi behar diot aste honetan bertan sarrera hau prestatzen nuen bitartean, La modista de Atenea blogean beste sarrera hau irakurri dudala, eta guztiz ados nagoela blogosferarekiko bere ikuspuntuarekin.

En lo que se refiere al blog, por un lado, muchas veces he sentido que era él el que me llevaba, porque es un trasto con mucha hambre y sentía que a veces era él quien me marcaba los plazos, creando un cierto estrés. Pero frené un poco, dije "basta" y, al parecer, el bicho se ha calmado. Por otro lado, con el tiempo he visto qué quiero y qué no, quién me inspiraba o enseñaba y quién no y he decidido hacer una pequeña limpieza entre mis favoritos y he empezado a seguir algunos blogs nuevos. A esto debo añadir que, mientras preparaba esta entrada, leí esta otra del blog La modista de Atenea y no puedo estar más de acuerdo con su punto de vista sobre la blogosfera.


Baina beno, umoretsu jarraitzen dut eta zuekin, jarraitzaileekin, eguneroko edo aldikako bisitariekin edo bloga bisitatzea zigortzat duzuen sadikoekin benetan gustatuko litzaidakeela aprobetxatuz, galdera bati erantzuna ematea eskatzen dizuet. Erantzuten duzuenen artean, zozketa bat egingo dut datorren larunbatean.

Pero bueno, sigo con humor y me gustaría celebrar con vosotras mi cumple, ya seáis seguidoras, visitantes habituales o esporádicas, o sádicas que, aunque no os guste en absoluto, os imponéis el castigo de visitarme. Para ello y aprovechando que me gustaría enormemente saber vuestra opinión sobre el blog, os pido que contestéis a una pregunta. Entre las que lo hagáis haré un sorteo el sábado que viene. 

Hauxe da galdera:

        Zer gustatzen zaizue nire blogetik? edo... zergatik egin zineten jarraitzaile edo... zergatik bisitatzen duzue aldiro? 

Parte hartzeko:
  • Ez zarete jarraitzaileak izan/bihurtu behar!!
  • Komentarioetan utzi erantzuna eta zenbakia jarriko dizuet.
  • Astebete daukazue erantzuteko.
  • Urtarrilaren 31n egingo dut zozketa.
  • Helbide elektronikoa ere utzi, mesedez, zuen blogean ez badago edo blogik ez baduzue.
  • Saria: Irabazleak sari bi hauen artean (negoziagarria) aukeratu ahal izango du:

Esta es la pregunta:

       ¿Qué os gusta de mi blog? o...¿por qué empezaste a seguirme? o... ¿por qué me visitas de vez en cuando?

Para participar:

  • ¡¡No tenéis que ser/haceros seguidoras!!
  • Dejad la respuesta en los comentarios y os asignaré un número.
  • Tenéis una semana para contestar.
  • Haré el sorteo el 31 de enero.
  • Dejad también, por favor, dirección de correo electrónico si en vuestro blog no lo está a la vista o si no tenéis blog.
  • El premio: la ganadora podrá elegir entre estas dos piezas (negociable):


poltsa antolatzailea / el organizador de bolso:


 edo janarirako poltsa / la bolsa para la comida:


Irabazleak erabakiko du zer eta nolakoa, eta otsailean zehar propio josiko diot.
Oharra: Ez dut hau antolatu zuek koipea emateko, e!!?? Zuen benetako iritzia jaso nahi dut, edo kritikak, edukiz gero... Eskerrik asko.

La ganadora decidirá qué elige y cómo lo quiere y lo coseré expresamente durante febrero.
Aclaración: No he organizado esto para recibir halago gratuito, eh!!?? Quiero recibir vuestra opinión sincera, o vuestras críticas, si las hay... Muchas gracias.

lunes, 19 de enero de 2015

Share in Style # Lepoko zapia - Pañuelo

Aste honetako Share in Styleren gaia "lepoko zapia" bada ere, asteburuan josi dudan blusa aurkeztuko dut aurrena, Burda aldizkaritik ateratako patroiaz eginda:

Aunque el tema del Share in Style de esta semana es "bufanda/pañuelo", primero os voy a presentar la blusa que he cosido este fin de semana, con un patrón de la revista Burda:






Hemen dituzue atzeko partea lotzeko jarri ditudan forratutako botoiak eta oihal bera erabilita egindako botoi-zuloak (parkatu nire itzala argazkian agertzea...):

Aquí tenéis los botones forrados del cierre trasero y las presillas hechas con la misma tela (perdonad que aparezca mi sombra en la foto...):



Aurrekoaren eta erabilitako oihalaren xehetasuna:

Detalle de la delantera y de la tela empleada:


Ageri denez, hau ez da negu gorrian jazteko moduko arropa, gutxienez hemen, horrexegatik, gainetik pashmina bat jarri diot. Argazki honetan itxi gabe, blusa jabearen gorputzean ondo ikus dadin:

Como se puede apreciar, esta no es una pieza para llevar en pleno invierno, al menos por aquí, por lo que le he echado una pashmina por encima. En esta foto, sin cerrar, para que pueda verse bien la blusa puesta:



Konjuntoa berriro, orain atzetik:

Otra vez el conjunto, ahora por detrás:


Eta honela eramaten dut leku itxietan hotzak nagoenean:

Y así la llevo en sitios cerrados cuando tengo frío:



Hainbatetan Share in style honetan ere ikusi zenuten beste batekin konbinatuta eramaten dut (argazkilariak ez zidan esan etiketa ikusten zela, "ez zen konturatu"):

En ocasiones la llevo combinada con esta otra que ya visteis en este Share in Style (el fotógrafo no me dijo que se veía la etiqueta, "no se dio cuenta"):


Hemen alderantzizko konbinazioan. Pashmina biak Budapesten erosi nituen, epel eta goxoak dira, artilez eta zetaz ehunduta daude eta:

Aquí con la otra combinación posible. Compré las dos pashminas en Budapest, son calentitas y gustosas, y es que están tejidas en lana y seda:


Baina egia esan, honela jazten ditut normalean, lepoan ondo lotuta eta lumazkoa soinean (hotz aurpegia barne):

Pero, a decir verdad, normalmente suelo llevarlas así, bien cerraditas en el cuello y con un plumífero puesto (cara de frío incluida):



Hurrengora arte!!!

¡¡¡Hasta la próxima!!!

jueves, 15 de enero de 2015

Praka berdeak - Pantalones verdes

Praka hauek Share in Style honetan aurkeztu nuen look-ekoak dira. Sarrera berezia merezi zutela komentatu nion baten bati eta hemen daukazue. Neure neurriekin egindako oinarrizko patroiaz baliatu nintzen josteko.

Estos pantalones son parte del look que presenté en este Share in Style. A alguna de vosotras le comenté que merecían una entrada aparte y aquí está. Los confeccioné sirviéndome del patrón básico hecho con mis medidas.


Praka hauek daukaten berezitasuna tolesa da, izan ere, ondo markatu eta plantxatu ostean ertzean pespuntea ere egin nion, beti ere perfektua eramateko. Argazkian ikusteko aukera duzue:

Lo especial de estos pantalones es la raya, a la que, después de marcar y planchar, pasé un pespunte por el borde  para llevarla siempre perfecta. Podéis verla en la foto:


Nik tentu handiz egin nuen eta, amaitutakoan, nire josteko makinak duen prensatelas batez gogoratu nintzen, barrenak egiteko erabiltzen dena baina nik alkandoretako lepoetako pespunteak egiteko erabili dudana, hauxe:

La cosí con mucho cuidado y, al terminar, recordé un prensatelas que tiene mi máquina de coser que sirve para coser bajos y que yo utilizo habitualmente para los pespuntes vistos del cuello de las camisas.


Hemen naukazue prakak jantzita:

Aquí me tenéis luciendo pantalones: 


 Eta orain RUMSera noa!! Hurrengora arte!!!

Voy para RUMS. ¡¡¡hasta la próxima!!!

lunes, 12 de enero de 2015

SUDADERA EME NAII

Txanda iritsi zaio berari ere, bai jauna. Josiko ez nion ba, zerbait, gutaz jardunaldi osoan arduratzen den gizonari?  Bera da etxeko eta arropen garbiketa egiten duena, erosketaz eta janariaren ardura daramana, goizero kanpoan bazkaltzen dugunean gure tupperrak prestatzen dituena, plantxatzen duena, Iñakiren zaintzaile ofiziala,....: Monsieur Titarea (Fermín da izenez, baina bestea glamourosoagoa da...).

También le ha llegado el turno a él, sí señor. ¿Cómo no le iba a coser algo al hombre que se ocupa de todos nosotros a jornada completa? Es él quien hace la limpieza de la casa y de la ropa, el que se encarga de las compras y de la comida, el que nos prepara los tupper para comer fuera, el que plancha, el cuidador oficial de Iñaki...: Monsieur Titarea (se llama Fermín, pero el otro nombre es más glamouroso...).


Josi diodana Naiiren EME sudadera da, neurria aldatu behar izan diot luzeraz, laburtu egin dut eta. Honekin niretzat berriak diren bi gauza egin ditut, lehengoa, ba... sudadera oihala josi:

Le he cosido la sudadera EME de Naii, a la que he modificado la largura, ya que la he acortado. Con ella he hecho dos cosas nuevas para mí, la primera, pues...coser tela de sudadera:


eta bigarrena, kremailera josteko sistema hau, Naiik ederki azaldu duena:

y la segunda, este sistema de coser cremallera, que Naii explica estupendamente:


Oso erosoa dela dio jabeak; normalean jertseen lepoek gerra handia ematen diote, "ito" egiten da eta. Itxiera honekin akabo itoaldiak!! gainera irakurtzeko etengabe erabili behar dituen betaurrekoak (adinean gaude eta!) eskegitzeko leku aparta du sudaderak:

El dueño dice que es muy cómoda; normalmente los cuellos le dan mucha guerra porque todo le ahoga. ¡¡Con este cierre se acabaron los ahogamientos!! Además la sudadera tiene un sitio buenísimo para colgar las gafas que tiene que usar continuamente para leer (estamos en la edad!!)



Ikusi duzuenez, Naiiren sudaderak ez daukan zerbait dauka honek, berak eskatuta: aurreko poltsikoa. Beste bati kopiatu diot eta listo. Orain perfekto dagoela dio eta hurrengorako letra batzuk edo "zerbait" jartzeko eskatu dit. Begiratuko dut zer eta nola ipiniko diodan... Momentuz, seme txikiak ere beste bat eskatu dit... bufff!!

Como veis, esta sudadera tiene algo, pedido por él, que no lleva la de Naii: el bolsillo delantero. Se lo he copiado a otra y a correr. Dice que ahora está perfecta y me ha pedido que para la próxima le ponga unas letras o "algo". Ya miraré qué y cómo le pongo ese algo... Por el momento, mi hijo pequeño ya me ha pedido otra... Buff!!


Sudadera/puños: La pantigana

ESKERRIK ASKO, NAII!! Hurrengora arte!!!

¡¡MUCHAS GRACIAS, NAII!! ¡¡¡Hasta la próxima!!!

sábado, 10 de enero de 2015

PIJAMA 2!!!


Abisatuta zeundeten!!! Hurrengo pijama egitean argitaratuko nuela esan nizuen eta..... hemen dago. Berriro Cal Joanen oihalak, oraingoan fuksia-burdeos tonuetan.

¡¡Estabais avisadas!! Ya os dije que en cuanto acabara el siguiente pijama lo publicaría y... aquí está. Repetimos telas de Cal Joan en tonos fucsia-burdeos.


Alabarentzat egin dut, abiapuntua nire pijama batetik ateratako patroia izan da, izan ere, biak antzeko altuera dugu (Olatz altuagoa) eta, bera argalagoa bada ere, pijamak truka genitzake arazorik gabe.
Hala ere, hanketan LABUR!! egin nuen eta, hortaz, kontrastatutako oihalean eranskinak josi nizkion:

Lo he hecho para mi hija, el punto de partida ha sido un patrón sacado de un pijama mío, ya que tenemos casi la misma altura (Olatz es más alta) y aunque ella es más delgada nos podríamos cambiar los pijamas sin problemas. Así y todo, me quedó CORTO!! en las piernas y, por ello, cosí unos añadidos en tela contrastada:



Lepoa bai kostatu zitzaidan!! Egia esan, ez naiz batere ondo moldatzen remalladorarekin kamiseta josteko eta, egin eta gero, desjosi egin nuen lepoaldea eta berriro saiatu nintzen beste puntada motarekin... oraingoan bai, hobeto dago... Dena dela, zuetako baten batek esaten badit zer nolako puntada erabiltzen duen, zenbat harirekin, zabalera, luzera eta abar, eskertuko nioke. Nirea Lidlekoa da

¡¡El cuello sí que me costó!! Si soy sincera, no me arreglo nada bien con la remalladora para coser camiseta y así, después de hacerlo, tuve que descoser el cuello e intentarlo de nuevo con otro tipo de puntada... esta vez, sí, está mejor... De todos modos, si alguna de vosotras me puede decir qué tipo de puntada usa, de cuántos hilos, anchura, largura o lo que sea... se lo agradecería. Mi remalladora es la del Lidl.


Gero orratz bikoitzarekin errematea egin nion:

Luego le hice un remate con la aguja doble:



Hemen modeloa pijama jantzita. Alaba ez nuen konbentzitu behar izan argazkia ateratzeko ;)

Aquí la modelo con el pijama puesto. No tuve que convencerla en absoluto para sacar la foto ;)




Hurrengora arte!!! (hirugarren pijama falta da oraindik!!)

¡¡¡Hasta la próxima!!! (¡¡¡todavía falta el tercer pijama!!!)

jueves, 8 de enero de 2015

Urteko lehen nezeserra - Primer neceser del año

Nezeser eredu hau iaz hainbat aldiz egin nuen. Patroia eta tutoriala hemen daukazue, ingelesez dago baina, jakin ezean, ondo ulertzen da dena argazkiengatik. Aurrekoak egitean kanpoko zenbait laguntza eta trikimailu erabili nuela gogoratu nuen eta zuekin konpartitzea erabaki dut.

Este modelo de neceser lo cosí varias veces el año pasado. Tenéis el patrón y el tutorial aquí, está en inglés pero, aunque no dominemos la lengua, se entiende bien por las fotos. Recordé que había utilizado ayuda y trucos ajenos para hacer los anteriores y he decidido compartirlos con vosotras.



1. Patroia oihalean jarri nuenean ikaragarri poztu nintzen bertan idatzita neuzkan ohar guztiak ikustean, eta patroiak pertsonalizatzea benetan merezi duela pentsatu nuen, marrazkiak eginez edo behar beste apunte jasoz, hemen daukazue nirea:

1. Al colocar el patrón en la tela me alegré enormemente al ver todas las notas que tenía en el mismo y pensé que realmente merece la pena personalizar los patrones, haciendo dibujos o apuntando lo que nos parezca necesario, aquí tenéis el mío:


Erabili ditudan oihalak hemen ere ikus ditzakezue.

Las telas que he utilizado también las pudisteis ver aquí.


2. Metrotan erositako kremailera erabiltzen dudanez, arazoak izaten nituen burua (ez dakit nola deitu) bere bidean sartzeko. Honetarako bideo hau aurkitu nuen.

3. Moztutako kremaileraren muturrean atzazkal esmalte gardena jartzen dut berau zabal ez dadin; hau tutorialean agertzen da eta benetan ideia ona da.
.............

2. Al utilizar cremallera por metros, siempre tenía problemas para insertar el carro (¿se llama así?). Encontré este vídeo para ello.

3. Suelo poner esmalte de uñas incoloro en el extremo de la  cremallera cortada para que no se abra; esto aparece en el tutorial y realmente es una muy buena idea.



4. Kremaileraren beste muturrean oihal zatitxoa jartzeko orduan ondo etortzen da puntada pare bat egitea, alde biak bereiz ez daitezen:

4. Antes de poner la pequeña pieza de tela en el extremo opuesto, viene bien dar unas puntadas, para que las partes no se abran:


Eta amarru txiki hauek ikusita, emaitza erakutsiko dizuet aurrena eta urteko nire lehengo RUMSera joango naiz nezeser honekin.

Y, vistos estos pequeños trucos, os enseño el resultado final y me voy a mi primer RUMS del año con este neceser.




Hurrengora arte!!

¡¡¡Hasta la próxima!!!

lunes, 5 de enero de 2015

Share in Style # Look Masculino

Aste honetako Share in Style-ren gaia jakitean, nigan dagoen mari-mutila biziki poztu zen, urte askotan ezkutuan bizi ostean gaurkoan lotsarik gabe agertu baita:

El chicazo que hay en mí se alegró muchísimo al conocer el tema del Share in Style de esta semana, ya que hoy ha podido mostrarse sin vergüenza después de estar escondido tantos años:


Baina aurrera joan baino lehen, Share honetan bere kidea izatera gonbidatu nauen emakumea aurkeztu nahi dizuet, Rosy, denok ezagutzen duzuena, Sacramentorekin batera Share in Style martxan jarri zuena.

Pero antes de continuar, os quiero presentar a la mujer que me ha invitado a ser su pareja en este Share, Rosy, a la que tod@s conocéis y quien, junto a Sacramento, puso en marcha el Share in Style.


Jostun ikaragarri ona eta eskuzabala (bere tutorialak ikustea merezi du, zinez) izateaz gain, pertsona atsegina eta goxoa da tratuan (birtualean, gutxienez, kar, kar), blogetan uzten dituen komentarioek adorea ematen diote irakurtzen dituenari, beti ere alde positiboa nabarmentzen duelarik. Irakasle ona izateko behar diren kualitateak gordetzen ditu Rosyk eta, sinestu, badakit zer esaten dudan...
Bere blogetik pasa zaitezte josten dituen gauza zoragarriak ikusteko, ondo gozatuko duzue, bere estiloaz eta lan egiteko moduaz.

Además de ser una costurera buenísima y generosa (solo hay que ver sus tutoriales), es una persona agradable y dulce en el trato, por lo menos en el virtual, jeje, y los comentarios que deja en los blogs son muy alentadores para quien los lee, siempre haciendo hincapié en lo positivo. Rosy tiene las cualidades necesarias para ser una buena maestra y, creedme, sé de lo que hablo...
Pasaos por su blog para ver las estupendas prendas que cose, disfrutaréis de lo lindo de su estilo y su saber hacer.


Eta gaira itzuliz, neuk egindako prakak aurkezten ditut gaurkoan, artile hariz ("estambre, lo mejor de la lana" esan zidan saltzaileak...) josiak, oso epelak:

Y volviendo al tema, hoy presento unos pantalones cosidos por mí, de estambre ("lo mejor de la lana" me dijo el vendedor...), muy calentitos:


Bide batez, jaio nintzeneko hiria erakutsiko dizuet, Bilbo; ondoko eta aurreko argazkietan San Anton eliza eta zubia:

De paso os enseñaré algo de mi ciudad natal, Bilbao; en la foto siguiente y las anteriores la iglesia y el puente de San Antón:


Orain Arriaga antzokiaren aurrean nago, look honetarako erabili dudan pieza bereziena erakutsiz, gerra garaiko txalekoa, nire senarraren familiarteko batena izandakoa eta gaur egun nire armairuan bizi dena (txalekoa, esan nahi dut...):

Ahora estoy delante del teatro Arriaga, enseñando la pieza más especial de este look, un chaleco de la época de la guerra, que perteneció a un familiar de mi marido y que ahora vive en mi armario (el chaleco, vaya...):


Plaza Berrian nago orain, nire ustez hiriko plazarik ederrenenean; nire atzean Euskaltzaindiaren egoitza.

Esta es la Plaza Nueva, en mi opinión la plaza más bonita de la villa; detrás de mi está la sede de Euskaltzaindia, la Academia de la Lengua vasca.


Hemen aurrean daukat ;)

Aquí la tengo delante ;)


Jezarrita ikusten nauzuela aprobetxatuz, belarri bidun zapatak erakusten dizkizuet, edozein jaun dotoreren inbidia direnak:

Aprovechando que me veis sentada, os enseño mis zapatos de doble hebilla, envidia de cualquier señor elegante:


Gran Víatik paseatzean, Arte Ederren Museoaren erakusketa baten publizitate ikusgarri honekin topatu ginen:

Paseando por la Gran Vía nos encontramos con la vistosa publicidad de una exposición del Museo de Bellas Artes:


Argazkilaria (nire alaba) eta biok bazkaltzera joan aurretik, Federico Moyúa plazatik pasatu ginen...

Antes de que la fotógrafa (mi hija) y yo nos fuéramos a comer, nos pasamos por la plaza Federico Moyúa...



...eta sarrera honi dagokion argazki serioa atera genuen:

...y nos sacamos la correspondiente foto seria de esta entrada:


Zenbat bibote aterako ziren gaurko Share-an? Ikusiko dugu. Hurrengora arte!!!

¿Cuántos bigotes habrán salido en este Share?? Vamos a verlo. ¡¡Hasta la próxima!!!


Argazkiak/Fotos: Olatz


Hurrengo Share in Style urtarrilaren 19an izango da, honako gai honekin: "Lepoko zapia/Tapauka"

El próximo Share in Style será el 19 de enero y el tema es: "Bufanda/ Pañuelo"