Páginas

viernes, 28 de noviembre de 2014

Amarentzako prakak - Pantalones para mi madre

Eulalia andrearentzat josi dut berriro. Orain hilabete pare bat etxera ekarri nuen oihal bat ikustean, liluratuta geratu zen eta beronekin praka bat josiko niola erabaki genuen.

He cosido otra vez para la señora Eulalia. Esta, al ver una tela que traje a casa hace un par de meses, se quedó maravillada con ella y decidimos que le cosería un pantalón.


Ottobre aldizkariko 2/2014 aleko Cool & Classic patroia erabili nuen, ebakera klasikoduna eta zabala hanketan. Gerriaren atzeko aldean elastikoa darama eta, badaezpada, botoi-zuloak dituena ipini nuen. 

Utilicé el patrón Cool & Classic del número 2/2014 de la revista Ottobre, de corte clásico y pernera amplia. Lleva elástico en la trasera y, por si acaso, usé el que lleva ojales.


Kremailera lekuz aldatu eta albo batean jarri nuen, amari horrela gehiago gustatzen zaiolako (hobeto niretzat, momentuz brageta bakarra josi baitut nire bizitza ososan).

Cambié de sitio la cremallera y la puse en un lateral, ya que a mi madre le gusta más así (mejor para mí, porque solo he cosido una bragueta en mi vida).


Poltsikoaren xehetasuna:

Detalle del bolsillo:


Eta modeloa poz-pozik:

Aquí la modelo encantada:




Argazkiak atera genituen egunean, barrenak josi nizkion prakei, amaren aurrean eta... ezetz asmatu zer galdetu zidan nola egiten nuen ikustean: "non dago titarea?" ;-)

El mismo día que sacamos las fotos aproveché para coser el bajo a los pantalones, delante de mi madre y... a que no sabéis qué me preguntó al verme: "¿dónde está el dedal?" ;-)


Gustatu zaizue? Hurrengora arte!!!

¿Os ha gustado? ¡¡¡hasta la próxima!!!

Edito para enlazar con Fans de Ottobre


lunes, 24 de noviembre de 2014

Share in Style # Zuri-beltza - Blanco y negro

Share in Style honetarako gona xume bat josi dut, lauki txiki zuri-beltzak dituena, nahiz eta urrunetik grisa eman. Goitik hemen erakutsi nizuen alkandora zuria jantzi, osagarri beltzez bete eta listo! prest nago aste honetan parte hartzeko look honekin:

Para este Share in Style he confeccionado una falda de cuadritos en blanco y negro, que hacen que, de lejos, parezca gris. Por arriba me he puesto la camisa blanca que os enseñé aquí, he usado complementos en negro y listo! estoy preparada para participar esta semana:


Hau da gona aurretik:

Esta es la falda por delante:


Eta hau atzetik:

Y por detrás:


Poltsikoa egiteko orduan apaintzeko biesa, oihalaren iruntzitik sortua, jartzen dudan lehen aldia da. Egia esateko, kontrastea nabarmenagoa izango zela pentsatzen nuen baina, hala ere, poz-ozik nago emaitzarekin:

Ha sido la primera vez que he añadido un bies del revés de la tela para adornar el bolsillo. Sinceramente, creía que se iba a notar más el contraste pero, aún así, me encanta cómo ha quedado:


Musua gogoratzen duzue? ba, puntuzko jantzietan ez ezik, oihalezkoetan ere jartzen hasia naiz:

¿Recordáis el beso? pues, aparte de hacérselo a las prendas de punto, he empezado a hacerlo también en las de tela:


Plano amerikarra:

Plano americano:


Propio erositako pantyak:

Pantys comprados para la ocasión:


Zirko saioa Bikarekin:

Sesión de circo con Bika:



Ispiluan:

Momento espejo:


Emakume apainak ikustera noas Share in Style honetara! Hurrengora arte!!!

¡Me voy a ver mujeres estilosas al Share in Style! ¡¡¡Hasta la próxima!!!

jueves, 20 de noviembre de 2014

Janaria eramateko poltsa _ Bolsa para la comida

Urrian Loshilosdedavne blogean ikusi nuen poltsa egin dut oraingoan, janaria eramatekoa. Davnek eman zituen azalpenei kasu eginez, patroia apur bat handitu dut nire traste guztiak sartu ahal izateko. Ikeako bi oihal erabili ditut kanpoalderako, marraduna hemen ere erabili nuena:

Para este jueves he cosido una bolsa para llevar la comida que vi en el blog Loshilosdedavne en octubre. Haciendo caso a las explicaciones de Davne, agrandé un poco el patrón para que me cupieran todas los tupper y demás. Para el exterior utilicé dos telas de Ikea, una de las cuales, la de rayas, ya usé aquí:


eta forro moduan Vichyn bertan erositako vichy oihal gorria:

como forró utilicé una tela de vichy rojo que compré en el mismo Vichy:


Hutsik dagoenean nola geratzen den ikus daiteke ondoko argazkian, zapala eta erraza gordetzeko:

En la foto se aprecia cómo queda la bolsa vacía, plana y fácil de guardar:


Eta hemen erabiltzeko prest:

Preparada para usar:



Banoa RUMSera. Hurrengora arte!!!

Me voy a RUMS. ¡¡Hasta la próxima!!

viernes, 14 de noviembre de 2014

Share in Style: Zapaten esker ona - Agradecimiento de los zapatos

Nekaneren zapata urdinek (eta beltzek ere) eskerrak eman nahi dizkizuegu Share in Style honetan parte hartu duzuenoi eta gure jabearen lan honi erreparatu diozuen guztioi. Benetako irabazlea Rosy izanik ere, saria bigarrenari pasatzearekin bere ontasuna erakusten digu, beraz, look hau osatzen dugun zapata guztiok aho batez adierazi nahi diogu gure esker ona.
Eskerrik asko Rosy eta Sacramento egiten duzuen lanagatik. Musuak!!

Los zapatos azules de Nekane (y los negros también) queremos daros las gracias a todas las participantes del Share in Style que se han parado a mirar el trabajo de nuestra dueña. Siendo la verdadera ganadora Rosy, con este gesto nos da muestra de su amabilidad, por lo que todos los zapatos que formamos este look queremos mostrarle nuestro agradecimiento.
Gracias Rosy y Sacramento por el trabajo que realizáis. Besos y... a seguir pisando fuerte!!!




Zapatos azules: Eeee.. que también estamos en Fishbook...
Zapatos negros: ¡Incultos! se dice Feisbuk... (aaayyy... no se merecen las tres dimensiones...)

lunes, 10 de noviembre de 2014

Share in Style #Shoes: Souliers gona - Falda Souliers

Share in Style honetarako Souliers gona aurkezten dut:

Para este Share in Style presento la falda Souliers:



Itxualdatzea erabaki nuen arte, iaz jositako "gona grisa" baino ez zen, noizbait apaingarri beltzen bat jarriko niola pentsatuta neukan, bai, baina ez nekien noiz egingo nuen. Itxura hau zeukan:

Hasta que decidí transformarla era simplemente la "falda gris" que cosí el año pasado, había pensado que algún día le pondría algún aplique decorativo en negro, sí, pero no sabía cuándo. Antes era así:


Aste honetako gaia "Zapatak" zela jakitean, berehala erabaki nuen hau zela gauzatzeko momentua eta oinetakoen profilak bilatzeari ekin nion. Internetetik forma batzuk atera eta paperera pasatu nituen, eta paperetik gonara, probatzeko:

Al saber que el tema de esta semana era "Zapatos", decidí al punto que era el momento de realizar el proyecto, así que empecé a buscar perfiles de calzado. Saqué algunas formas de Internet y las pasé a papel, y del papel a la falda para probar:


Batzuen tamaina apur bat aldatu ondoren, gustura geratu nintzenean oihal beltzera pasatu eta moztu nituen:

Después de cambiar el tamaño de algunas, cuando me quedé a gusto, las pasé a la tela negra y las recorté:


Festoiz josi nituen guztiak, eskuz (bakoitzak ordubeteko lana eman zidan gutxi gorabehera...)

Las cosí a festón, a mano (cada pieza me llevó aproximadamente una hora...)



Hona hemen piezen xehetasuna:

Aquí los detalles de las piezas:







Eta hemen jostuna gona jantzita:

Y aquí la costurera con la falda puesta:





Ez diet, hala ere, nire zapata urdinei protagonismoa kendu nahi, hauexei, ea haserretu eta okerreko bidetik eramaten nauten ;-)

No quiero, de ninguna manera, quitarles protagonismo a mis zapatos azules, estos, no vaya a ser que se me enfaden y me lleven por caminos que no deseo ;-)



Hau izan da dena, Souliers izena jarri diot nire alderdi frankofiloak hala eskatzen zidalako, baina izen hau ere jar niezaiokeen: "fes-toi-ak-i-tsu-u-tzi-nin-du-en" gona. Musuak eta hurrengora arte!!

Esto ha sido todo. le he puesto el nombre Souliers porque me lo pedía mi parte francófila, pero podía haberle puesto este otro: falda "el-fes-tón-me-de-jó-cie-ga". Besos y ¡¡hasta la próxima!!

sábado, 8 de noviembre de 2014

Gorbatatik poltsara - De corbata a bolso

Poltsa antolatzailea aurkeztu nizuenean, noren ideia eta diseinua zen ere esan nizuen, Rochelle izeneko blogger batena, hain zuzen. Kontua da berarekin kontaktuan jarri nintzela bere tutoriala itzultzeko eta argitaratzeko "baimena" edo eskatzeko. Pozik azaldu zen eta, baiezkoarekin batera, bere patroi berri baten testerra nahi nuen izan galdetu zidan eta nik, ba... baietz esan nion, jakina. Proiektua hauxe zen, gorbata bakar batetik poltsa txikia (hiru eredu desberdinetan, gainera) ateratzea, zer diozu??

Cuando os presenté el organizador de bolso, también os dije de quién era la idea y el diseño, de una blogger llamada Rochelle. El caso es que contacté con ella para pedirle "permiso" para traducir y publicar su tutorial y además de mostrarse contenta y darme sus bendiciones me propuso ser tester de un patrón suyo y yo, claro está, le dije que sí. El proyecto era este, crear de una sola corbata un bolsito, en tres modelos diferentes, además. ¿Cómo te quedas?




Hauek dira A bertsioaren prozesuaren hainbat argazki:
Desmuntaia:

Estas son algunos fotos del proceso de la versión A:
Desmontaje.



Patroia oihalean:

Patrón sobre la tela:


Piezen lotura:

Unión de las piezas:


Hauspoaren muntaia:

Montaje del fuelle:



Oraindik forrorik gabe baina tolesdurak eginda:

Sin forro aún, pero con los pliegues hechos:


 Tapeta eta botoi-zuloa (orain arte ondoen atera zaidana !!)

 Tapeta y ojal (el que mejor me ha salido hasta ahora!!)


Barrutik:

Por dentro:


Emaitza, katea jarrita:

Resultado con la cadena puesta:


Oraingoan C bertsioari dagozkionak:
Muturra moztea:

Ahora las que corresponden a la versión C:
Corte del extremo:


Forroaren xehetasuna, forma emateko:

Detalle del forro, para dar forma:


Forroa jartzen:

Colocando el forro:


Tapetaren botoi-zuloa:

Ojal de la tapeta:


Forroaren xehetasuna (gona honetan erabilia):

Detalle del forro (ya utilizado en esta falda):



B bertsioaren prozeduraz ez daukat argazkirik bai bai bestelakoak:
Aurretik:

No tengo fotos del proceso de la versión B pero sí algunas vistas: 
Por delante:


Atzetik:

Por detrás:


Forroaren xehetasuna, Joria gonatik soberakina :

Detalle del forro, sobrante de la falda Joria:



Hau izan da dena, gustatu zaizue? Rochellek laster jarriko du salgai bere patroia, prezio onean gainera eta gaur bertan bere tester izan garenon poltsen argazkiak eta komentarioak argitaratu ditu bere blogean ;-), pasa zaitezte bertatik, kuxkuxeatzera bada ere!!
Eta agur esan aurretik, eskerrak eman nahi dizkiet gorbatak eskaini eta ekartzeaz gain, nire lanagatik hitz ederrak eskaini dizkidaten lankideei. Musuak denoi. Hurrengora arte!!!

Esto ha sido todo, ¿os ha gustado? Rochelle pronto pondrá a la venta su patrón, a buen precio, además. También deciros que hoy ha publicado las fotos y comentarios de los bolsos que hemos cosido las tester (las "puebapatrones", vaya)... así que podéis pasaros a cotillear aquí!!
Y antes de despedirme, quiero dar las gracias a mis compañeros/as de trabajo, que, además de ofrecerme y traerme corbatas, me han dedicado muchos piropos por mi trabajo. Besos a todos/as. ¡¡¡Hasta la próxima!!!