Páginas

lunes, 30 de junio de 2014

Gona zuri-zuria / Falda requeteblanca

Oinarrizko patroia egiten ikasi bezain arin egin nuen lehengo gona erakutsiko dizuet gaurkoan. Aurretik baneukan beste pare bat gona eginda, Youtuben ikusitako ereduari jarraituz... baina hurrengo sarrera batean hitz egingo dut haiei buruz, negukoak dira eta.
Honek ez dauka inolako aldaketarik eta pintzak, gerria, kremailera ikustezina,... praktikatzeko modua baino ez zen izan. Rebecak industria-makineriarekin (josteko makina eta remalladora) egiten erakusten zidana Berninarekin egiten nuen nik etxean.

Os presento la primera falda que me hice en cuanto aprendí a hacer el patrón base. Con anterioridad ya había hecho un par de ellas siguiendo un modelo de Youtube... pero ya os hablaré más adelante de ellas, ya que son de invierno. 
Esta no tiene ninguna transformación y sólo fue una manera de practicar las pinzas, la cinturilla, la cremallera invisible,... Lo que me enseñaba a hacer Rebeca con la maquinaria industrial (máquina de coser y remalladora) lo hacía en mi casa con la Bernina.



Gona ez dago ez okertuta ezta txarto josita ere, nire posatzeko modu penagarria da...

La falda no está ni torcida ni mal cosida, es mi patética manera de posar...



Piqué arin eta zuria aukeratu nuen eta lanari ekin nion. Besterik egiten jakin ez eta gona zuzena eta belaunetarainokoa josi behar izan nuen, barize guztiak agerian utziz :-). Hemen daukazue atzeko partearen xehetasuna, bi pintzarekin osatua:

Elegí un piqué ligero y blanco, muy fresco, y me puse a ello. No sabiendo hacer otra cosa, tuve que coser una falda recta, hasta las rodillas, dejando mis varices al viento :-). Aquí tenéis el detalle de las dos pinzas de la trasera:



Eta oraingoan remallatu gabeko barrenak eta forroaren xehetasuna:

Y en esta foto está el detalle del dobladillo sin remallar y el forro:



Beno ba, espero dut gustatu izana. Hurrengorarte!!
(Ai ma, sarrera berikustean, eraikuntza-langile baten eskuak dauzkadala ematen du...)

Bueno, espero que os haya gustado. Hasta la próxima!!
(Revisando la entrada parece que tengo manos de obrero de la construcción, madre mía...)

jueves, 26 de junio de 2014

Lehengo RUMS Primer RUMS

Bloga sortzeko arrazoietako bat RUMS bezalako ekimenetan parte hartzeko gogoa izan da. Itzelezko inbidia ematen didate hemendik ikusten diren jostunek, beraz, gaurkoan RUMS honetan nire Txikle alkondara aurkeztuko dizuet.

Una de las razones para crear el blog fue las ganas que tenía de participar en iniciativas como RUMS. Me dan muchísima envidia las costureras que se ven por aquí, así que en el RUMS de hoy os presento mi camisa Chicle.




Burda (2011-4) patroi batetik abiatuta, aldaketa batzuk egin dizkiot: luzera eta gerrialdea. Lycradun oihala nahi nuen erabili eta Rafael Matíaseko saltzaileak esan zidan beharbada hau lodixeegia zela alkandora izateko baina, beno, probatzeko... Arrazoia zeukan, baina amaitu egin dut eta emaitza izugarri gustatzen zait. Hemen dituzue eskumutur eta lepoko xehetasunak:

Partiendo de un patrón Burda (4-2011), he hecho unas modificaciones de largo y de cintura. Quería utilizar un tejido con lycra y la dependienta de Rafael Matías me dijo que quizás era un pelín grueso para camisa pero que probara... Tenía razón, pero la he acabado y me encanta el resultado. Aqui tenéis el detalle de puño y cuello:




Lepoaldean igartzen da oihalaren loditasuna, horrexegatik ez naiz ausartu pespuntea egiten lepoaren palan (tiran bai). 
Beno, hau izan da nire ekarpena RUMS honetan. Ea orain lortzen dudan esteka ondo egitea!

En el cuello se aprecia el grosor del tejido, por eso mismo no me he atrevido a hacer un pespunte en la pala, aunque sí en la tira.
Pues ésta ha sido mi aportación a RUMS. A ver si consigo enlazarlo bien!




martes, 24 de junio de 2014

"Mamma" soinekoa


Hau da nire bizitzan egin dudan lehengo soinekoa. Rebeca nire irakaslearekin batera egin nuen eta amaitu izanak oso harro sentiarazten nau. Zergatik ipini izena soineko bati? Nire diseinu batetik abiatu naizelako eta diseinatzaileek "umeei" izena ematen dietelako... Zergatik izen hori? Italiako pelikula klasikoetako emakumeek jazten zituzten soinekoak beti gustatu zaizkidanez, gona eta gorputzaren patroiak egiten ikasi nuen momentutik eta soinekoa egingo nuela pentsatuta, halaxe erabaki nuelako. Hona hemen:

Este es el primer vestido que me he hecho en mi vida. Lo confeccioné con la ayuda de mi profesora Rebeca, y me siento muy orgullosa de haberlo terminado. ¿Por qué le he puesto nombre al vestido? porque lo hice siguiendo un diseño mío y porque los diseñadores dan nombre a sus "criaturas"... ¿Por qué ese nombre? porque, como siempre me han gustado los vestidos de las mujeres de las películas clásicas italianas, así lo decidí en cuanto aprendí a hacer los patrones de falda y cuerpo y me propuse hacer el vestido. Aquí está:





Soinekoa bularraldean gurutzatua da, mahuka laburduna eta gona zeharka moztua. Oso oihal zaila izan zen mozteko orduan, oso labainkorra baina, nola edo hala, moldatu egin ginen. Argazkian goiko partearen xehetasuna daukazue:

El vestido es cruzado en el pecho, tiene manga corta y falda al bies. Fue un tejido muy complicado de cortar, ya que era muy resbaladizo, pero nos las apañamos. En la foto tenéis el detalle del cuerpo:


eta orain, nire ustez ezinbestekoa den beste detailetxo bat: POLTSIKOA. Ahal (eta jakin) izanez gero, kuleroetan ere jarriko nituzke patrikak, hain erabilgarriak izanik...

y ahora el, en mi opinión, detalle imprescindible: EL BOLSILLO. Si pudiera (y supiera) los pondría hasta en la ropa interior, de tan prácticos que son...


Eta hau izan da dena, ez dakit igarriko diren bertan sartu nituen ordu guztiak, baina berdin dio, harro nago egindako lanaz eta San Juan bezperan sortutako lehengo sarrera honetaz ;-)
Nekane

Y esto ha sido todo, no sé si se notarán todas las horas que dediqué a confeccionarlo, pero es igual, estoy muy orgullosa del trabajo hecho y de esta primera entrada escrita en la noche de San Juan ;-)
Nekane


lunes, 23 de junio de 2014

ONGI ETORRI - BIENVENID@S

Kaixo, azkenean animatu egin naiz. Orain dela hiru urte, berriro josten hasi nintzenean, ez nuen blogosferan gai honetaz zegoen mugimenduaren berririk baina, arakatzen ibili ondoren eta zer gauza ederrak egiten dituzuen ikustean neurea ere erakustea pentsatu nuen eta... hementxe dago nire ekarpen txikia.
Nire blog xume honi ongietorria ematen dizuet inspiratu(ko) nauzuen guztioi.
Eskerrik asko.
Nekane

Hola, por fin me he animado. Cuando hace tres años retomé la costura, no tenía ni idea del movimiento que había en la blogosfera sobre este tema, pero al trastear un poco y ver qué cosas tan bonitas hacéis pensé que yo también podría enseñar lo que hago y... aquí está mi pequeña aportación.
Os doy la bienvenida a mi  blog a todas las que me habéis inspirado (y me inspiraréis). 
Muchas gracias.
Nekane